Emakumeak borrokan

Zabor-biltzaileek liburutegia osatu dute, jendeak botatako liburuekin

  • Ankarako zabor-biltzaileek bigarren bizitza bat eman diete jendeak botatako liburu eta aldizkariei: irakurgaiak bildu eta 24 orduz irekita dagoen liburutegia zabaldu dute fabrika huts batean. Dagoeneko 4.700 liburu dituzte.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2018ko urtarrilaren 29a

Duela zazpi hilabete inauguratu zuten liburutegia, zabor-biltzaileentzat eta euren familientzat. Orain, mundu guztiari zabaldu dizkiote ateak, eta kafetegia, deskantsatzeko gela eta bulegoak atondu dituzte fabrika hutsean, besteak beste.

Hamazazpi kategoriatan sailkatu dituzte liburuak (haur literatura, maitasunezkoa, beldurrezkoa, arlo jakinetako saiakerak…) eta puskatuta edo irakurrezin iristen diren liburuei ere ematen diete erabilera, beste liburuentzako euskarri gisa aprobetxatzen baitituzte.

Liburutegi berezi honek izan duen oihartzuna medio, jende bat hasi da bigarren eskuko liburuak bertara eramaten, eta Turkiako hiriburuko biztanle batzuek, hondakinak uzten dituztenean, liburuak aparteko poltsa batean uzten dituzte, zabor-biltzaileei lana errazteko eta liburutegira eraman ditzaten.

Liburutegi ibiltaria martxan

Ekimen interesgarri bat ere jarriko dute martxan aurten, Teledocen jakinarazi dutenez: hamabost egunero, Ankarako ikastetxeak bisitatuko dituzte, liburutegiko hainbat irakurgai eramanez. Liburutegirik ez daukaten eskola batzuk dagoeneko harremanetan jarri dira zabor-biltzaileekin.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Liburuak

Liburuak kanaletik interesatuko zaizu...
Eguneraketa berriak daude