“Mi madre me ha dicho que tengo que sacarme el CEÚNO, que el BEDÓS ya me lo dan en la escuela”. Gaztetxo bati entzunda. Ez dakit zenbat urte izango zituen, baina hori entzun eta Mikel Basaberen “Hezkuntza-legeak euskarari kalte” artikulua irakurrita, argi eta garbi ikusten dut euskarak jai duela. Izan ere, B1 eta B2 egiaztapenak opari, euskaltegira C1 eskuratu nahian etortzen direnen euskara-maila negargarria (oro har) ikusita, nolatan euskaldunduko dugu gizartea? Ba ote dago benetako gogorik eta asmorik horretarako?
Eusko Jaurlaritza tematu da titulazioetan oinarritzen hizkuntza-politika oro, eta, halako titulu edo hizkuntz eskakizunen azterketa suspenditzea politikoki oso zuzena ez denez, beroriek oparitzea erabaki du, titulazio bakoitzari dagokion (edo legokiokeen) maila nabarmen gutxituta. Egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eginda, B1 aitortzen zaio nerabe bati, eta Batxilergoa eginda, B2. Hezkuntza-lege berriaren arabera, aurrerantzean errazagoa izango da dena: DBH egiteagatik B2 aitortuko, eta Batxilergoagatik C1. Eta hori guztia inolako azterketarik edo kontrolik egin gabe; “de facto”, berez, ikasketak “euskaraz” egin izanagatik. Baina horren harira egindako ikerketek agerian utzi dute eskolako D ereduak ez duela euskalduntzen; beraz, C1 tituluak ez du inolako euskalduntasunik aitortzen.
Izan ere, edozeinek daki euskalduntasuna ez duela titulu batek ematen, ezeinek ere ez. Euskalduna ez baita C1, C2 edo aurrerantzean asmatuko den beste edozein egiaztapen duena, baizik eta, titulua edukita edo barik, eguneroko bizimoduan euskaraz moldatzen dena, gehienbat euskaraz bizitzea-edo erabaki duelako moldatu ere. Halere, trebakuntzari, erabilerari bultza egin beharrean, Eusko Jaurlaritzak paperean islatuta nahi du balizko euskalduntasun hori, eta, horrela, tituludunez betetzen ari gara Administrazioa, gizartea bera, gerora estatistikak beteko dituzten tituludunez, baina erabileran gainbehera dakar politika horrek; nabarmen egin du behera euskararen erabilerak, asnasguneetan adibidez, bai eta erabiltzen den euskararen kalitateak berak ere, diotenez. Gauzak horrela, ez dakit zein izango den hurrengo urratsa. Irudipena dut unibertsitatean ikasgairen batzuk euskaraz egiteagatik C2 ere oparituko dela egunen batean. Eta irudipena dut, orobat, euskara eskasean ikasten diren eduki eta kontzeptuak ere eskas ikasten edo barneratzen direla; erabilerak ez ezik kalitateak ere, kale.Tira, aurrera omen goaz (atzeraka, ordea, hainbaten ustez), eta, estatistiketan zein ondo goazen hobeto islatzeko, opari gehiago egitea proposatuko nuke; esaterako, Euskal Herrian sortze hutsagatik C2 aitortu lekioke jaioberriari, eta kanpotik datorkigun horri, berton hainbat urte emateagatik, C1. Zergatik ez? Martxan honetan, hablemos todos castellano, euskaraz ari garelakoan, como desía el Txiki aquel de Lazcano, ezta?
A! Eta kontuz lerrootan diodana kritikatzearekin, que yo ya tengo el CEDÓS, e!
Roberto Alkarterri, euskara-irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]