Gazte gasteiztarrak 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean jasan zuen karga polizialaren eraginez izan dituen lesioengatik Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak.
Kasua artxibatuta geratu da beraz, “diligentzia hauek hasi ziren delitua burutu izanaren frogak behar bezala justifikatuta” geratzeagatik.
Nafarrateren lesioak ez zirela Ertzaintzako “agente batek botatako pilota batek eragindakoak” ondorioztatzen du autoak, instrukzio-epailearen erabakia berretsiz. Horren arabera, Nafarratek berak estropezu egin zuelako egin ziren lesioak.
“Erabilitako indar poliziala, egoera gatazkatsu bat konpontzeko proportzionala izan zen”, autoaren arabera.
Informazio gehiago:
Ikusi Xuban Nafarrate zauritu zen eguneko Ertzaintzaren kargaren irudiak:
Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan.
2018 eta 2022 artean, gutxienez 32 aldiz erabili zuen arma hori Ertzaintzak. 2017an, Jaurlaritzak 50.687 euro bideratu zituen taser pistolen erosketara. Azken hilabeteetan, dozenaka pertsona zauritu dituzte ertzainek hamaika polizia-kargatan.
Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu... [+]
Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]
1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]