Xaman bat atxilotu dute Baztanen, substantzia bat eman ondotik emakume bat bortxatzeagatik

  • Berak emandako ayahuasca substantzia hartuarazi eta gero egin zuen sexu abusua.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 29an - 08:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Baztanen, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak. Gizona xaman lanetan zebilen, eta erritu bat egiteko landareekin egindako substantzia bat eman zion emakumeari. Erasotuak salatu duenez, substantziak eragindako nahasmen egoeraz baliatu zen xamana sexu abusuak egiteko.

Gizasemea Madriletik etorria zen Baztango herri batera, “gorputzaren garbiketa zeremonia” bat ospatzeko zenbait emakumerekin eta saio bakoitzeko 80 euro kobratzen omen zien.

Albistea Erran.eus-ek argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude