Xabierko gazteluan, eskeletoak dantzan

  • Aspaldiko partez bisitatu dugu Xabierko gaztelua martxo hasieran. Ganbaraz ganbara, gurekin zetozen iparraldeko lagunei azaldu dizkiegu Xabierko Frantziskoren ibilerak, bere anaia Amaiurko gazteluaren defendatzaileetarik bat izan zela eta ohiko topikoak. Bapatean, burnizko hesiz itxitako kaperatxo batera heldu eta hara! Heriotzaren dantza! Oier Araolazaren bitartez izan nuen horma-irudi bitxi honen berri duela lau bat urte eta hemen zerbait idaztekotan geratu nintzen. Gaur arte! Tira...


2019ko martxoaren 25ean - 15:58
(Argazkia: Nafarroako Gobernua)

Xabierko gazteluko Kristo Santuaren dorreko kaperatxoan 8 eskeleto ageri dira keinu ezberdinak egiten, ohean dantzan emakume baten gainean, nolabaiteko dantza makabroan. «Facile cognoscit mundum qui cogitat moritorum» (Hilko dela badakienak errazki ezagutzen ditu munduaren engainuak) diote eskuetan dituzten pankarta modukoek. Esan bezala, ate txikia du kaperak, hesiz itxia gainera eta ez dago argazkiak egiteko angelu egokiegirik, beraz ezin argazkiz erakutsi begiz ikusitakoa.

XV. mende bukaera edo XVI. mende hasierakoak omen dira margoak. Denbora luzez ezkutuan egon ziren eta 1970eko hamarkadan atera zituzten berriz argitara, berritze lan batzuk tarteko. Oso horma-irudi bitxia eta bakana da. Europa osoan gisa honetako 50 bat margo baizik ez dago eta Euskal Herrian hau da bakarra (Iruñeko Santa Eulaliaren komentuan ere egon omen zen bat, baina 1521ean eraitsi zuten delako komentua, Gaztelak Nafarroa konkistatu eta gero). 

Celia Rodriguez Pelaz-i irakurri diogun bezala, heriotzaren dantzen margo hauek ikonografia makabro zabalago baten parte izan ziren Erdi Arotik aitzina. Heriotzari eskainitako narrazioak, poesiak, antzerki lanak, margoak, eskulturak, grabatuak... ohikoak izan omen ziren garai hartan. Baita adierazpen korografiko moduan ere, gaur egun oraindik Kataluniako Verges herrian dantzatzen duten dantzaren gisakoak.

Molde honetako irudikapenetan, heriotzak dantzara gonbidatzen ohi zituen gizartearen estamentu ezberdinetako kideak, aberats zein txiroak, adierazteko denok etorkizun beltz bera dugula zain. Zuberotar kantuak dioen bezala: Hori bera da denen historia, herioak berdintzen handi-ttipiak...

Ez da lezio txarra Xabierko gazteluko kaperari begira ikas dezakeguna!

Artikulu hau Dantzan-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


Pepi Arrospide: “Batzuetan pentsatzen dugu ongi egoteko gimnasiora joan behar dela, baina euskal dantzak hori dena ematen dizu”

Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]


2025-05-06 | dantzan.eus
Aukerarik izan ez zuten emakumeek plazaratuko dute Legazpin ezpata-dantza

“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da,... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Nagore Tamayo
“Dantza eszena zuritu edo edukiz hustu dela sentsazio orokorra da”

Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


Eguneraketa berriak daude