WO Sessions: emakumeen garapen profesionala bultzatzeko ekimena

  • Emakumeen “ekintzailetasunaren, ilusioaren, berrikuntzaren eta garapen profesionalaren” alde WO Sessions ekitaldia antolatu du Woman Sarea zerbitzuak.


2015eko irailaren 22an - 12:02
Urriaren 1ean eginen dute jardunaldia Donostian (argazkia: bizzi)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakume zuzendariak, profesionalak, enpresariak eta ekintzaileak bildu eta elkarren artean esperientziak partekatzeko aukera izanen dute jardunaldian. Urriaren 1ean eginen dute ekimena Donostian.

15 emakumek hartuko dute parte goiz osoan antolatutako hitzaldi, mahai inguru eta elkarrizketetan. Tokia mugatua denez, aurrez izen ematea nahitaezko izanen da. Bizzia erakundearen webgunean dago matrikulatzeko aukera, doan.

Zeintzuk izango dira hizlariak?

Ane Arteche, Caroline Phillips, Azucena Vega, Karmele Goikoetxea, Marijose Martínez Zugasti, Inés Núñez de la Parte, Izaskun Arandia, Gema Cilment, Teodora Bozheva, Mariela Gómez Ponce, Alba Donadeu, Nahia Alkorta, Olatz Leis, Jara Ayucar eta Elbio Parisio izanen dira hizlariak.

Egitarauaren gaineko informazio osoa Bizzia eta Woman Sarearen webguneetan bildu dute

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude