Asteburu honetan bete dira 50 urte lapur talde bat Washington hiriko Watergate eraikinean sartu zela eta harrapatu zituztela, 1972ko ekainaren 17an. Albiste haren jarraipena egiten, Bon Woordward eta Carl Bernstein kazetariek ospea irabazi zuten, baita beren egunkari The Washington Post egunkariak. Ikerketa eta eskandalu haren ondorioa izan zen Richard Nixon AEBetako presidentearen dimisioa, hori gertatu izan den aldi bakarra. Gertaerak oroitzeko ez dago gaizki All the President's Men filma berrikustea, zeina euskarazko azpidatziekin dagoen (Joxe Aranzabalek idatziak).
Egun hauetan, zenbait gogorakizun argitaratu izan dira AEBetan gertaera haien inguruan. Horietako bat oso interesgarria (Joshua Bentonek idatzia Nieman Lab kazetaritza ikertegiaren blogean) kontatzen duena nola hiru kazetari izan ziren gakoak ikerketan, Woodward eta Benstein ezagunez, hirugarren gizon hori Barry Sussman editorea izan zela.
Zuzendaria zen Ben Bradleeren izena eta figura oso nabarmen agertzen da kontakizunetan eta bai filmean ere (eta zer esanik ez Deep Throat informatzaile ezkutua, zeina hil ondoren, 2008an, jakin zen FBIko buruzagi izan zela, Mark Felt), baina Sussman funtsezkoa izan zela ahaztuxeago.
Izatez, The Washington Post-ek podkast atal irekia atera du aste honetan kasuaz, eta puntu batean All the president's men filman aipaturik gabekoak gogoratzen dituzte, baina Sussman alde batera utzita berriro.
Presidentearen Gizon Guztiak filmari dagokionez, liburuan gehixeago kontatzen da, baina filma eskandaluaren lehen sei hilabeteez da bakarrik: 1972, ekaina-azaroa (non Nixonek bere bigarren agintaldirako hauteskundeak irabazi zituen). Filma bukatzen da Ben Bradleek bere kazetariei esaten dien esaldi mitiko batekin:
"Gauza gutxi dago jokoan... salbu Konstituzioaren Lehen Zuzenketa [adierazpen askatasunarena], prentsa askatasuna, eta, akaso, herri honen etorkizuna. Beharbada ez da inportantea izango... baina berriz huts egiten baduzue, haserretu egingo naiz".
1973 eta 1974an eskandaluak eta ikerketak jarraitu zuen: 1974ko otsailean atera zuten liburua Woodward eta Bernsteinek, baina Nixonen dimisioa abuztura arte atzeratu zen. Filma 1976an kaleratu zen, eta artifizio batekin amaitzen da: Nixonen bigarren agintaldiko kargu-hartzea entzuten da telebistan (1973ko urtarrileko gertaera), baina aldi berean idaz-makina batek harrezkero gertatu ziren titularrak ematen dizkigu:
THE WASHINGTON POST - 1973KO URTARRILAREN 11 - HUNT-EK ERRUA AITORTU DU KONSPIRAZIO ETA LAPURRETAGATIK
1973KO ABUZTUA. MAGRUDERREK ERRUA AITORTU DU WATERGATEN
1973KO AZAROA. SEGRETTI KONDENATUA 6 HILABETEKO KARTZELARA
1974KO OTSAILA. KALMBACH-EK ERRUA AITORTU DU ETXE ZURIARENTZAKO DIRU BILTZE LEGEZ KANPOKOAGATIK
1974KO APIRILA. CHAPIN ERRUDUN GEZURRA ESATEARREN EPAIMAHAIARI
1974KO APIRILA. 30 EGUNEKO KARTZELA PORTERRENTZAT, FBI-RI GEZURRA ESATEAGATIK
1974KO MAIATZA. KLEINDIENST FISKAL NAGUSI OHIAK ERRUA AITORTU DU
1974KO EKAINA. COLSONEK ERRUA AITORTU DU, JUSTIZIARI TRABAK JARTZEARREN
1974KO MARTXOA. STANSEK ERRUA AITORTU DU DIRU BILTZE LEGEZ KANPOKOAGATIK
1975EKO URTARRILA. MITCHELL, HALDEMAN, EHRLICHMAN ERRUDUNAK WATERGATEKO KARGU
GUZTIETAN
1974KO ABUZTUA. ZINTEK FROGATZEN DUTE NIXONEK ONARTU ZUELA EZKUTATZEA. PRESIDENTEAK DIO EZ DUELA DIMITITUKO
1974KO ABUZTUA. NIXONEK DIMISIOA EMAN DU. GAUR EGUERDIAN GERALD FORD IZENDATUKO DUTE AEB-ETAKO 38. PRESIDENTEA
Izatez, 1974 arteko gertaera hauen jarraipen biziko interesgarri bat, Barry Sussman hirugarren gizon ezkutuak idatzia da. The Great Coverup: Nixon and the Scandal of Watergate. Nabarmentzekoa da Nixonen grabeketen auzi estranbotikoa: presidenteak nahi zuen bere hitzak gorde zitezen historiarako, eta grabaketa automatikoko sistema bat ezarri zuen propio Etxe Zuriko bulego obalean bere tranpa guztiak ere gordeta geratu ziren horrela.
Filma euskaratuta: https://azpitituluak.eus/1409649531
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]
AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]
Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.