Victor Jara kantautore txiletarraren (1932-1973) hilketagatik prozesatutako zortzi ofizial ohietatik lau atxilotu egin dituzte. 1973ko irailaren 11n militar txiletarrek Unibertsitate Teknikoa hartu eta milaka ikasle eta langile atxilotu zituzten. Haien artean zegoen Victor Jara. Gehienak Txileko Estadiora eraman zituzten. Jara torturatu eta irailaren 16an hil egin zuten. 2003az geroztik estadioak Victor Jara izena du.
Berrogeita lau tiro jaso zituen Jarak, eta haren gorpua kalean utzi zuten militarrek. Beilatokira eraman eta Jararen bikoteak (Juanak) ezagutu egin zuen. Hilerri batean lurperatu eta Txiletik isilpean ihes egin zuen gero.
Prozesatutako zortzi ofizial ohietako bi ustezko hilketa delituagatik akusatu dituzte: Hugo Sanchez Marmont (jada atxilotu dute) eta Pedro Barrientos tenientea (bera atxilotzeko nazioarteko agindua eman dute). Gainerako sei akusatuak hilketaren konplizetzat hartzen dituzte.
Nork hil zuen Victor Jara? (Chilevisión telebistak iazko maiatzean emititutako erreportajea)