Uztarria aldizkariaren 15 . urteurrenean ikus-entzunezkoa eta mahai-ingurua

  • Azpeitiko Uztarria hilabetekaria duela 15 urte abiatu zen Uztarria Kultur Koordinakundearen eskutik. Hil honetan 166. zenbakia kaleratuko du. Komunikazio egitasmoaren ibilbidea Mugarria ikus-entzunezkoan jaso dute.


2014ko azaroaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-11-14 08:07
Uztarriako azalak 15. urteurrenean egindako erakusketan. Argazkia: Uztarria.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 27an aurkeztuko dute Mugarria lana eta han entzun ahal izango dira 15 urteko bidean komunikazio proiektuan eta kultur produkzioan buru-belarri ibili diren hainbaten ahotsak, hala nola, Laxaro Azkune, Enekoitz Esnaola, Iban Arregi, Josu Azpillaga, Nerea Uranga eta Julene Frantzesenarenak.

Uztarria Komunikazio Taldeak (sorreran Uztarria Kultur Koordinakundea) aldizkariaren 166 zenbaki argitaratzeaz gain 13 liburu, 10 liburuxka biografiko eta disko bat atera ditu. Lan horiek, batik bat, herriko kazetari gazteek egin dituzte. 25 lanen artean batez ere herriko pertsona ezagunak ageri dira, besteak beste: Joxe Takolo, Imanol Elias, Julian Bereziartua, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia eta Maria Jesus Arregi. 25. produktua Mugarria ikus-entzunezkoa izango da. Ondoko lerroan lanaren aurrerapena:

 

Bestalde, azaroaren 25ean, aldizkariren 15. urteurrenari lotuta, Kazetaritza gaur egun. Komunikatzeko moduak, tresnak, subjektuak… mahai-ingurua izango da Sanagustin kulturgunean eta ondokoak izango dira hizlariak: Lander Arbelaitz (Argia), Luistxo Fernandez (Codesyntax), Enekoitz Esnaola (Berria) eta Nekane Zinkunegi (Info 7).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude