Uxue Bereziartua ilustratzailearen marrazkia zentsuratu du Instagramek, titiburuak agerian zirelako

  • Klitto agerkari digitalean egin zuen ilustrazioa Uxue Bereziartuak, eta zentsuraren berri izan eta gero, Malen Aldalur kazetariak Klitton bertan gertakizunaren harira iritzi artikulua idatzi du. Ondoko lerroetan duzue iritzi artikulua.

     

     

Klitto! atari digitala @KlittoDigitala
2019ko urtarrilaren 08a
Ilustrazioa titiburuak zentsuratu aurretik. Egilea: Uxue Bereziartua.

Biluzteaz hitz egin zigun Udane Barinagarrementeria Lakak, Klitton. Geure zauriak erakusteaz, ahula izateko eskubideaz. Eta ederki jantzi zuen biluztasuna Uxue Bereziartua Lonbide ilustratzaileak, gorpuz biluziari itzalak marraztuz. Markak airean, zauriak bistan, titipuntak aurrera begira. 

Kulero beltzak soinean dituen gorputz erreal bat zabaldu genuen sare sozialetan Anariren eta Udaneren hitzekin, eta Instagramentzat pornografiatik gertu dago irudia. Emakumeen gorputza objektu sexual gisa erabiltzen duen gizarte honek, ezarritako kanonen barruan sartzen diren gorpuz markarik gabeak eta plastifikatuak plazererako, salmentarako, propagandarako, biolentziarako erreparorik gabe erabiltzen duen jendarte honek, badu fobia, beldur eta ezinikusirik titiburuekiko. 

Han eta hemen ikusten ditugu titipuntak soilik estaltzen dituzten hainbat jantzi, titi gainean jarritako bi pinportita horiek larrugorritan egotea ekidingo balute moduan. Orain gutxi arte uste nuen egongo zela emakumezkoen titipuntak identifikatzen dituen algoritmorenbat, haiek bistaratzen dituen sare sozialetako kontua identifikatzeko, eta piiiiiiiiiiii alarma bat sortuko zela irudi hori berehala kontutik ezabatzeko. Baina dirudienez, Instagrameko erabiltzaileak beraiek dira gehienbat plataformari emakumezkoen titiburuak ageri diren argazkiak zentsuratzeko eskatzen dietenak. Berdin dio, arrosak edo gorrixkak diren, euro baten tamainakoak edo bost zentimoko baten antzekoak, denak geratzen dira pixelez osatutako laino baten atzean. Era berean, sare sozialaren arauen kontra doazen hainbat kontu aurki ditzakegu: biolentoak, armen ingurukoak, animalien tratu txarrak bultzatzen dituztenak, misoginoak… Baina hauek guztiak baino min gehiago egiten dute emakumezkoen titiburu tenteek. 

Asko izango dira guk argitaratu berri dugun argazkian baino titi handiagoak dituzten gizonezkoak, baina haien titiburuek ez dute konnotazioa sexualik, ez dute inorengan ezinegonik sortzen, ez dira inkomodoak. Gizonezkoen titipuntak kasik gureen berdinak izanagatik sozialki ez dira existitzen. Gizonezkoen titiburuak ez daude bizitza sozialean, beraiek edozein testuinguru informaletan eta edonoiz erakutsi ditzakete. Gorputzen eraikuntza desorekatua eta sexista agerian geratzen da horrela. 

Guk bitartean, titipuntak ezkutatzen jarraitu beharko dugu sare sozialetan eta baita handik kanpo ere. Besteak beste, hori da bularretakoen egiteko bat, titipuntak ezkutatzea, baita gaur egun bikinekin batera saltzen dituzten almuadatxo akoltxatu horiek ere. Ea hoarkabean uretatik atera eta bikiniaren erdian bultotxo bat nabaritu behar den, han zerbait dagoela iradoki nahiko balu bezala.

Markak airean, zauriak biztan, titipuntak aurrera begira. Hala marraztu zuten gure gorputz biluzia Uxuek eta udanek:

“Pentsa liteke arropak kentzea, gure maskarak kentzea dela; jendaurrean eta ispiluaren aurrean eraikitzen dugun horri azala kentzea. Eta pentsa liteke arropak janztea, zauriak estaltzeko autodefentsa mekanismoa dela. Agian horregatik egiten zaigu h-a-i-n zaila ispilu aurrean biluztea. Are zailago ispilua beste norbait denean, eta zer esanik ez beste norbait hori kolektiboa denean. Nudismo emozionalak lekurik ez du gure hondartzetan…”, 

Zauriak sendatzeko autodefentsa mekanismo bat izan daiteke titiburuen tabuak askatzea. Nudismo emozionala titiburuetan bi botoi jarrita egin beharrik ez edukitzeko.

Iritzi artikulu hau Klitto agerkari digitalak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 

 

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Zentsura  |  Gorputza  |  Instagram

Zentsura kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-10 | Hala Bedi
Unai Mendizabal (ADI)
"Amurrioko Udalak aurre-zentsura ezarri dio 'La trama del 4%, las comisiones del caso De Miguel' liburuaren aurkezpenari"

Hilabetero izaten dugun moduan, Adi Ustelkeriaren aurkako elkarteko Unai Mendizabal izan dugu gurean, elkartearen lanaren berri emateko. Datozen asteetarako dauzkaten planen berri eman digu, eta De Miguel auziaren inguruan ere hitz egin du.


'Altsasukoak Aske' dioen kamiseta zentsuratzea justifikatu du EiTBko zuzendariak

Laudioko produktore baten elkarrizketa ez zen egin Altsasukoak Aske zion kamiseta zeramalako. EiTBko zuzendari nagusi Maite Iturbek dio EiTB-ren estilo liburuaren arabera jokatu zutela Garak jaso duenez.


2018-07-22 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


2018-07-12 | Hiruka .eus
Facebookek zentsuratu egin dio Sopelako lasterketa nudistaren informazioa Hirukari

Facebook-ek birritan zentsuratu dio Hiruka.eus hedabideari Sopelako lasterketa nudistaren gainean argitaratu duen kirol-artikulua. Kasu bietan, sare sozialak iragarri du digital honek Facebooken duen orritik "zerbait ezabatu" duela, enpresaren "komunitate-arauak bete ez dituelako".


2018-07-04
Osakidetzak erakusketa bat zentsuratu duela salatu du LABek

Donostiako ospitaleko sarrera nagusian programatuta zegoen erakusketa ospitaleko zuzendaritzak debekatu duela salatu du LAB sindikatuak. Zigor Merodio presoaren Zorroztarria eskultura-lanari buruzko argazki-erakusketa da zentsuratutakoa.


2018-06-27 | Aiaraldea.eus
EiTBk Laudioko ekoizle baten agerpena zentsuratu du 'Altsasukoak aske' lelodun kamiseta janzteagatik

Laudioko tokiko ekoizlea ETB-2ko saio batean agertu behar zen, baina "Altsasukoak aske, muntaia polizialik ez" leloa jasotzen zuen kamiseta eraman zuen grabaketara eta, azkenean, ez zuten bere adierazpenik jaso.


Gasteizko Judimendi auzoko jaiek aurrera jarraituko dute, Udalak jo-puntuan jarri ostean

Gasteizko Judimendi auzoak jaien egitarauarekin jarraitzea erabaki du. Gutxienez txosna-guneari dagokionez, ekainaren 21etik 23ra zabalik egongo direla jakinarazi dute.


Madrilgo ARCOn debekatutako preso politikoen inguruko erakusketa suntsitu dute Palman

L´Obra Cultural Balear (OCB) eta l´STEI erakundeen Palmako egoitzetan ere margoketa faxistak azaldu dira, biak Herrialde Katalanen independentziaren aldekoak.


'La Directa' aldizkaria zentsuratu dute "espetxeen sistema ezegonkortuko" duelakoan

Preso batek jasotako jakinarazpenaren bidez jakin dute atxikita zegoela.


2018-05-03 | Amaia Lekunberri
Informazioaren manipulazioa jo puntuan jarri du RTVEko emakumeen plataformak

Mujeres RTVE plataformak, zeinak Espainiako Estatuko komunikabide publikoko emakumezko langileak biltzen dituen, korporazioaren baitan ematen den informazioaren manipulazioa salatzeko kanpaina bat abiatu du sarean #AsíSeManipula traolarekin. Komunikabide publikoak helburu alderdikoiekin erabiltzen direla agerian uztera datozen hainbat testigantza aireratu dituzte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude