Atxiloketa bat Balmasedan, yihadismoarekin lotura duelakoan

  • Guardia Zibilak asteazken goizaldean egindako operazioan 22 urteko gaztea atxilotu du Balmasedan, yihadismoarekin lotura izan dezakeelakoan.


2017ko uztailaren 26an - 09:38
Guardia Zibila polizia operazio batean (arg.: EFE agentzia).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Internet bidez Daesh talde yihadistaren ideologia eta atzerriko borrokalariek Sirian egindako ekintzen irudiak zabaltzea egozten diote jatorriz marokoarra den gazteari, Naiz hedabideak azaldu duenez. 2013tik hona sare sozialetan egindako argitalpenak ikertzen ari da Guardia Zibila, Yihada behin eta berriz goraipatu, Islamaren defentsan borroka armatua aldarrikatu eta Daeshen buruzagiei gorazarre egin ahal izan dielakoan. Sare sozialetako bere perfilean, atxilotuak talde armatu horiek egindako erasoak ospatu dituela diote, eta 2001eko irailaren 11ko atentatuak ospatzeko urteroko zita ere jarrita zuela.

Haren etxea miatzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
2022ko otsailaren 22
Salah

2021eko otsailaren 3
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

2020ko abenduaren 9
Ersin Çelic eta Diyar Hesso zinema zuzendariak
"Turkiarentzat krimena da pelikula hau existitze hutsa"

Eguneraketa berriak daude