Ustelkeria kasu gutxiegi iristen da epaitegietara EAEko fiskaltzaren arabera

  • Eldiario.es-ek argitaratutakoaren arabera, EAEko fiskaltzak larritzat jo du horren ustelkeria kasu gutxi iristea epaiketaraino. Arrazoi nagusien artean lekukoen kolaborazio falta edo ustelkeria departamentu propioa ez izatea aipatu ditu.


2017ko irailaren 06an - 10:54
Alfredo de Miguel (bigarrena eskuinetik) Arabako foru diputatu ohiaren auzia da EAEko ustelkeria kasu ezaunenetariko bat. 2018an epaituko dute.

Fiskaltzaren 2016ko memorian jasotzen denaren arabera, lekukoek “ez dute bereziki lagundu nahi izaten” funtzionarioak direlako edo “ez dutelako irregulartasuna salatzearekin inolako abantailarik lortzen”.

“Administrazio publikoaren kontrako delitu” kategoria orokorraren barruan sartzen dira delitu hauek, ustelkeriaren kontrako unitate propiorik ez duelako. Delitu honen pean 210 kasu izan ziren 2016an: 33 Araban, 152 Bizkaian eta 33 Gipuzkoan. Instrukzio fasean nahikoa bitarteko ez dagoelako gehienak ez direla epaiketara iristen ohartarazi du fiskaltzak.

Bestetik, gisa honetako delituetan berehalako kalte ordaina egitea eskatzen du fiskaltzak. Delitugileak mota guztietako trikimailuak egiten dituzte desbideratutako dirua ez itzultzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude