Urteroko saski salmenta kanpaina abiatuko dute Zuberoako bi ikastolek

  • Gabonetarako tokiko-mozkinekin osatutako saskiak jarriko dituzte salmentan. Azaroaren 1ean abiatu eta 26ean amaituko da, eta banaketa eguna abenduaren 15ean aurreikusten dute.

Zuberoako Ikastolen saski salmenta. // Argazkia: Ikaskoli

2023ko urriaren 31n - 11:39
Azken eguneraketa: 12:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zuberoako Eperra eta Aloze ikastolek urteroko saski salmenta kanpainari ekingo diote azaroaren 1etik 26ra bitartean. Abenduaren 15ean aurreikusten dute banaketa eguna.

Aurtengoan “iragan urteko aldaketak egonkortzea” dute xede, eta hiru saski berdinekin jarraituko dute: Pettarra (50 euro), Arbaila (57 euro) eta Basabürüa (68 euro). Saskiak osatzen dituzten produktuak kalitate handikoak eta bertan ekoiztuak direla argitu dute antolatzaileek.

Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean eros daitezke. Zuberoako ikastolak laguntzeko deia egin dute: “Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikastolak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!