Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Arabako patronalaren egoitzaren aurrean, iragan astean Gasteizen gertatutako lan heriotza salatzeko. Gasteizko Udalak adierazpen instituzionala onartu du, ahobatez.
Langile bat hil zen urtarrilaren 2an, aldamiotik behera erorita Gasteizko Olarizu auzoan. Hiru metroko altueratik amildu zen 54 urteko behargina eta, anbulantzia iritsi zenerako, osasun-zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin suspertzeko.
2019. urtean 44 langile hil ziren beraien lanpostuan, horietatik bost Araban; lan heriotza hau 2020ko lehena izan da Euskal Herrian.
Arnaiz Asc 21 eraikuntza-enpresan lanean ari zen langilea eta, sindikatuen arabera, hilabete gutxi zeramatzan lanean. Halaber, istripua hitzarmenaren arabera laneguna ez den egun batean jazo zela salatu dute. Astearteko mobilizazioan "patronalak ardura zuzena" duela ziurtatu dute ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek, erantzukizunak argitzeko beharra defendatuz.
Aldamioak "segurtasun gabeziak" zituela egiaztatu du Osalanek lehenengo ikerketetan. Bestalde, hildako langilea artatzeko anbulantzia medikalizatuen falta salatu du Elkarrekin udal taldeak.
Atsekabea agertu du Gasteizko Udalak udal talde guztiek babestutako adierazpen instituzionalean. Lan arriskuen prebentziorako arauak betetzea, laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazartzea eta ikuskapenak areagotzea eta hobetzea exijitu du Udalak.
Gainera, doluminak eman dizkie hildakoaren familiari, lagunei eta lankideei, eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko eskatu du Udalak.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.