Urtebeterako espetxean sartu dute Julen Ibarrola, errotulagailuz “terrorismoa goratzeagatik”

  • Igande arratsaldean sartu zuten Basauriko espetxean gazte amurriarra, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Ez da bakarrik joan, lagun eta senideen besarkadak eta babesa izan ditu bidean.


2018ko otsailaren 12an - 09:23
(argazkia: Julen Libre plataforma)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Julen Ibarrolari errotulagailuz pintaketa bat egin eta “terrorismoa goratzea” leporatzen diote eta urtebeteko espetxera zigortu du Espainiako Auzitegi Nazionalak horren ondorioz. Gazteak azaldu duenez ordea, gazte mugimendua du helburu epaiak: “Helburuak argiak dira: alde batetik, datozen gazte belaunaldiei beldurra zainetaraino sartzea; ez konprometitzea, indibidualistak eta sumisoak izatea. Eta, bestetik, urteetan zehar herriko gazte mugimenduan egindako lana zigortzea”, azaldu dio Aiaraldea atariari elkarrizketa batean espetxean sartu aurretik.

Ibarrolari jarritako zigorra salatu eta gazteari babesa emateko sortu zuten Julen Libre! Plataforma. Joan den astean, esaterako 750 lagun inguru bildu ziren bere herrian, Amurrion. Igande arratsaldean ere ez zitzaion inguruan jendea falta izan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025-06-04
Lurraldea eta arkitektura
Centennials

Eguneraketa berriak daude