“Lasai eta indartsu noa kartzelara, badakit herri osoa dudala atzean”

  • Julen Ibarrolari (Amurrio, 1993) urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, errotulki batekin pintaketa bat egiteagatik. Terrorismoa goratzea leporatzen diote.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 09an - 15:02

Errotulki batekin egindako margoketa bat dela-eta espetxeratuko zaituzte. Zelan zaude?

Ba beno, zer esango dizuet! Egia da egoera askotan handi geratzen zaidala, baina orain garrantzitsuena familia, lagun eta ingurukoekin egotea da; indartsu eta batuta egotea. Urtebete eman beharko dut kartzelan, espetxean hamarkadak daramatzaten euskal herritar ezberdinekin alderatuta, gaitzerdi.

"Urtebete eman beharko dut kartzelan, espetxean hamarkadak daramatzaten euskal herritar ezberdinekin alderatuta, gaitzerdi"

Terrorismoa goratzea leporatzen dizute...

Bai, terrorismoa Euskal Herrian gazte mugimenduan parte hartzea da, ikastetxean hezkuntza herrikoi eta euskaldun baten alde lan egitea, greba orokorretan piketeetan parte hartzea… Ezin da gutxiago espero Audientzia Nazionala bezalako salbuespenezko auzitegi batengandik. Herrien askatasunaren aurka lanean egoteko sortua izan zen 1977an, Franko hilda zegoela, baina oso ondo lotua utzi zuen.

Negargarria da 2018an oraindik ere frankismoaren ADNa duen auzitegi batek euskal herritarrak epaitzen eta zigortzen jarraitzea... Hemendik Auzitegi Nazionalari esan nahiko nioke aski dela, garaia dela disolbatu eta armak entregatzeko.

Zein izan da epaia atera arteko kasuaren ibilbidea?

Duela 3 urte edo hasi zen prozedura: errotulki batekin margoketak egiteagatik auziperatu nindutenean. Auzitegi Nazionalean deklaratu eta epaitu ostean, urtebeteko kartzela zigorrarekin kondenatu naute.

Aurretik ere Auzitegi Nazionalean egona naiz Amurrioko beste gazte batekin, margoketak egiteagatik inputatu gintuzten orduan ere, baina absolbitu egin gintuzten. Gure aurkako froga bakarra Laudioko komisaldegian ezagunak ginela izan zen.

"Landazuriko okupazioan parte hartzeagatik jada kondenatua egotea hartu dute nire zigorra ez suspenditzeko aitzakia moduan"

Gaztetxearen okupazioagatik ere kondenatu zintuzten, ezta?

Bai. Horren aurretik Amurrioko Gazte Asanbladako hainbat kide zigortu gintuzten "Landazuri” gaztetxearen okupazioagatik; hori hartu dute gainera nire zigorra ez suspenditzeko aitzakia modura... Tamalez ohituak gaude Euskal Herriko gazteok holako egoerak egunerokotasunean jasatera.

"Julen Libre!" plataformaren arabera, herri mugimenduetan aritzeagatik kartzelaratu nahi zaituzte. 

Bai, argi eta garbi dago erabaki judizial honen atzean erabaki politiko bat dagoela eta erabaki politiko hori militantzia politikoa zigortzea dela. Zenbat ustelkeri kasu ikusten ditugu egunero telebistan? Zenbat eraso sexista jasaten dituzte emakumeek egunero? Zenbat lan erailketa daude urtero Euskal Herrian? Zenbat jende bizi da kalean eta errekurtsorik gabe gure herrietan? Zenbat lagun utzi dituzte banketxeek etxerik gabe eta kalegorrian? Zenbat gazte daude muturreko egoeretan bizitzen, edo modu oso prekario batean lan egiten soldata miserable baten truke? Non daude honen erantzuleak? Kartzelan? Ez, jakina. Guzti horiek kartzelan egotetik urrun daude, eta saritu egiten dituzte gainera.

Nik badakit zergatik noan kartzelara, eta oso harro nago egindako lanaz; ez nintzateke hain harro egongo kalean egon eta aurreko galdera guztien erantzulea izango banintz...

Zein da, zure ustez, atxiloaldiarekin bilatzen duten helburua?

Helburuak argiak dira: alde batetik, datozen gazte belaunaldiei beldurra zainetaraino sartzea; ez konprometitzea, indibidualistak eta sumisoak izatea. Eta, bestetik, urteetan zehar herriko gazte mugimenduan egindako lana zigortzea. Inozoa izan behar da ni kartzelan sartzeagatik hau lortuko dutela pentsatzeko...

"Nik badakit zergatik noan kartzelara, eta oso harro nago egindako lanaz"

Elkartasun keinu ugari jaso dituzu herritar eta eragileen aldetik...

Bai. Egia esan, sekulako indarra ematen dit elkartasun uholde honek, momentu baxuenetan egindako lanaren berrespenera narama. Lasai eta indartsu noa kartzelara, badakit herri osoa dudala atzean, horrek emango die min gehien. Eskerrak eman nahi dizkiet niri elkartasuna helarazi didaten guztiei, plataforman egunero lanean daudenei eta lagunei; lan handia egiten ari dira eta oso eskertzekoa da.

Igandean bukatuko zaizu ziegan aurkezteko epea. Zein mezu nahiko zenuke zabaldu?

Lanean jarraitzea. Badakigu Espainian jarraitzen dugun bitartean holakoak gertatuko zaizkigula behin eta berriz. Nirea ez da kasualitatea ezta kasu isolatu bat, guzti hau estatu faxista baten katearen katebegi bat soilik da. Presoen egoera larria, pentsioen erreformak, hezkuntzaren pribatizazioa, gazteriaren prekarizazioa, 155. artikulua... hori da Espainiar estatua, ez gaitezen engaina. Guzti honi buelta emateko dugun tresna bakarra prozesu independentista bururaino eraman eta Euskal Herriaren bakea eta askatasuna eskuratzea izango da, horretarako edukiko ditugun zailtasun eta oztopo guztiekin, jakina.

Elkarrizketa hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-07-17 | ARGIA
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik

“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.


Fiskalak ere zigor handiak eskatu ditu “ongietorrien” auzian: ia sei urte akusatu bakoitzarentzat

Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]


Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


2024-01-26 | Rafa Diez | Erria
Bateragune auzia: euskal lawfare-a

Espainiako Auzitegi Gorenak berriz eserarazi nahi gintuen Auzitegi Nazionaleko aulkian, baina Auzitegi Konstituzionalak erabaki du guk asmo horren aurka jarri genuen babes helegitea onartzea. Erabaki horrek 2009ko urrian hasitako labirinto juridikoa itxi du eta, ia 15 urteko... [+]


2024-01-09 | ARGIA
Bateragune auzia errepikatzearen aurka dago Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epai zirriborroa

Juan Carlos Campo epaileak dio non bis in idem printzipioa urratuko lukeela errepikapenak, berri agentziek aurreratu dutenaren arabera. Zirriborroa hurrengo asteko osoko bilkuran eztabaidatuko du Konstituzionalak, eta ‘gehiengo aurrerakoi’ari esker onartzea espero... [+]


2024-01-09 | Gedar
2021ean Errotxapean atxilotutako bi pertsona epaituko dituzte

2021eko apirilean atxilotu zituzten hamar lagun, eta deklaratzera deitu zituzten beste bi: "talde kriminal bateko kide izatea" leporatu zieten. Gehienen kontrako akusazioak bertan behera geratu baziren ere, aurrera jarraitu dute bi pertsonaren kontrako prozedurek. Hiru... [+]


2023-09-19 | Gedar
‘Leioako 5en’ askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-18 | Mikel Eizagirre
“Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe”

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Desjabetuon Hotelaren hustean atxilotutako bi gazte epaituko dituzte

Irailaren 1ean izango da Legutioko Zentro Sozialistaren hustearekin lotutako lehen epaiketa. Fiskaltzak 13 hilabeteko espetxe zigorra eta guztira 3.600 euroko isunak eskatu ditu auzipetutako bi gazteentzat.


2023-07-28 | Gedar
Irailaren 27an epaituko dituzte ‘Leioako 5ak’

40 urtetik gorako espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte 'Leioako 5entzat'. 2016an Leioako campusean egindako ikasle mobilizazio baten harira auzipetu zituzten gazteak, eta berriz seinalatu dute EHUren erantzukizuna.


Eguneraketa berriak daude