Urtarrilaren 9an presoen aldeko giza kate “argitsua” osatzeko deia luzatu du Bake Bidea-k

  • Euskal preso guztien auzia "behin betiko konpontzeko" aldarria entzunaraziko dute Baionatik, Errobi bazterrean egindako giza katearen bidez. Justizia trantsizionalaren beharra azpimarratu du Bake Bidea-k goiz honetan egin prentsaurrekoan.


2020ko abenduaren 9an - 11:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Tunelaren bukaeran argi bat badela sinetsi nahi dugu. 'Argi dugu' argi bat bada tunelaren bukaeran!" horra Bake Bidea-k luzaturiko mezua, prentsaurreko bidez. Euskal presoen askatasuna exijitzeko, urtarrilaren 9an Baionako Errobi bazterrean osatuko duten jende-kate argitsuaren berri eman dute abenduaren 9 honetan. Argitsua eta "argi dugu, orain presoak" lemapean, Frantziako Justiziak Frederic Xistor Harambouren etxeratzea onartu izanak sortu "itxaropen-izpiaren" isla gisa.

"Frederic Xistor Harambouren erabakiaren jarraipenean –kartzelatik atera zen azaroaren 24ean, 30 urtez preso egonik–, Jakes Esnal eta Ion Parot, biziki eri diren presoak, preso zaharrak eta, gainerateko guztiak hor dira. Zenbat eta denbora gehiago eman, orduan eta bateraezinagoa da presondegiaren nozioa bera bakerako bidearekin. Baldintzapeko askatasunekin eta asmatu beharreko beste mekanismo batzuekin, lehenbailehen, presoen auzia behin betiko konpontzera jo beharko da". Beste behin aldarrikapen hau entzunaraziko dute mobilizazio horren bidez.

Justizia trantsizionalaren beharra

Justizia trantsizionalaren beharra azpimarratu dute prentsaurrekoan, bake prozesua aurrera eramateko baitezpadako baldintza gisa kokatuz: "Euskal Herrian etorkizuna eraikitzeko, gure historia kontutan hartu behar da. Ez dugu gure iragana ahazten, baina ez dugu hura berriro bizitzera kondenatu nahi. Hurbildu eta elkar hurbilduko gaituen ikuspegi bat izan behar dugu: justizia trantsizionalarena".

Zentzu horretara, Frederic Xistor Harambouren etxeratzeak Frantziako Justiziaren begiradaren aldaketaren berme izatea espero dute. Hain zuzen, "itxaropen-izpitzat" dauka Bake Bidea-k Haramboururen baldintzapeko etxeratzea: "Argi hauskorra, baina etorkizun handikoa egin nahi duguna".

Gutienez 2.000 laguneko jende-katea dute helburu urtarrilaren 9rako eta antolaketarako aitzinetik izena ematea galdetzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!