Urriaren 6an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

  • Hastera doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018. Urriaren 6an abiatuko da Gernika-Lumon; saio horretan, Imanol Uria Albizuri algortarrak eta Paule Ixiar Loizaga Legarra sopeloztarrak pare hartuko dute. Hala, bost kanporaketa jokatu ostean (horietatik bat Plentzian, urriaren 28an), hiru finalaurrekoak eta finala etorriko dira. Finala Bilbao Arenan jokatuko da abenduaren 15ean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 26an - 08:51
Gaur Asteazkenean aurkeztu dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Bilboko Rekalde aretoan.

Kanporaketetan 30 bertsolari hasiko dira, Udabarriko Fasetik sailkatutako 29 (horien artean bederatzi uribekostar), eta 2014an finalista izan zen Oihana Bartra. Horietatik 10 sailkatuko dira finalaurrekoetara, eta han izango dituzte zain 2016ko zortzi finalistak; besteak beste, Jone Uria Albizurik abenduaren 1eko finalaurrekoa jokatuko du, Lekeition. Finalera 8 bertsolari helduko dira.

Saioei buruzko informazioa, protagonistei buruzkoa... Bertsozale elkarteak bere webgunean sortutako atal berezian aurki daiteke.

Sarrerak, Internetez eta txarteldegietan

Saioetako sarrerak erosteko aukera bi egongo dira. Internet bidez www.bertsosarrerak.eus atarian, edo saioetako egunetan txarteldegietan, 16:00etatik aurrera.

Aurten ere saio guztietarako bonua egongo da eskuragai. Bonuak kanporaketa eta finalaurreko denetarako balioko du; finalerako, ostera, ez.

Saioak eta uribekostarrak:

Urriak 6, zapatua

1. Kanporaketa

Gernika-Lumo.

Lizeo Antzokia.

17:00

Imanol Uria Albizuri (Algorta)

Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)

Urriak 14, domeka

2. Kanporaketa

Santurtzi.

Serantes Kultur Aretoa.

17:00

Arrate Illaro Etxebarria (Getxo)

Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" (Algorta)

Urriak 21, domeka

3. Kanporaketa

Amorebieta-Etxano. Zornotza aretoa.

17:00

Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz)

Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa)

Unai Mendiburu Valor (Algorta)

Urriak 28, domeka

4. Kanporaketa

Plentzia.

Jai Alai frontoia.

17:00

Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)

Azaroak 4, domeka

5. Kanporaketa

Berriatua.

Mendibarren frontoia.

17:00

Itxaso Paia Ruiz (Algorta)

Azaroak 18, domeka

1. Finalaurrekoa

Berriz.

Herriko pilotalekua.

17:00

Azaroak 25, domeka

2. Finalaurrekoa

Igorre.

Udal kiroldegia.

17:00

Abenduak 1, zapatua

3. Finalaurrekoa

Lekeitio.

Santi Brouard kiroldegia.

17:00

Jone Uria Albizuri (Getxo)

Abenduak 15, zapatua

Finala

Bilbo

Bilbao Arena (Miribilla)

17:00

 

Albiste hau Hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2023-12-18 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bertsozalez lepo egon da Bilbao Arena: 4.400dik gora zale egon dira bertan. Ibarzabalekin batera, Jone Uria Albizurik kantatu du buruz burukoan.

2023-12-11 | Bertsozale.eus
Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan zen Iturriza, 1980ko hamarkadan. Aurten, elkartearen 40. urteurrenaren baitan, sorrerako kideen beharrari aitortza egin gura dio; 2023ko irabazleari jantziko dio txapela.

2023-11-27 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabalek irabazi du Lemoako finalaurrekoa eta osatu da finala
Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da larunbatean Lemoan; sarrera guztiak agortuta egon dira astebetean

2023-11-20 | Bertsozale.eus
Jone Uriak irabazi du Santurtziko finalaurrekoa
Santurtziko Serantes kultur aretoan jokatu da bigarren finalaurrekoa, eta, irabaztearekin batera, algortarra finalera sailkatu da. Azken finalaurrekoa Lemoan jokatuko da, azaroaren 25ean.

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Xabat Galletebeitia da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalista
Berrizko Olakueta frontoian jokatu da lehen finalaurrekoa, eta bertan irabaztearekin bat, lekeitiarra finalera sailkatu da. Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, azaroaren 18an.

Eguneraketa berriak daude