ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 22a

Etxahun Lekuek irabazi du Galdakaoko finalaurrekoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

  • Galdakaoko kiroldegian jokatu da azaroaren 27an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak.

Bertsozale.eus @bertsozale
2021eko azaroaren 29a
Albiste hau Bertsozale.eusek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Etxahun Lekuek finalerako txartela lortu du. Argazkia: bertsozale.eus.

Bertsozalez bete-bete egin da azaroaren 27an Galdakaoko kiroldegia, 600 lagunetik gora elkartu dira bertan. Segurtasun neurriak indartuta, gogoz hartu dituzte bertsozaleek bertsolariak. Hurrengoak ibili dira kantuan:

Aitor Bizkarra Ruiz

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola

Etxahun Lekue Etxebarria

Josune Aramendi Perez

Oihana Bartra Arenas

Xabat Galletebeitia Abaroa

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Etxahun Lekue izan da puntu gehien batzea lortu duena, 547,5 puntu. Beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Larrabetzuko bertsolariak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

Etxahun Lekue Etxebarria......................547,5

Aitor Bizkarra Ruiz.................................541,5

Xabat Galletebeitia Abaroa....................524,5

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola............520,5

Oihana Bartra Arenas............................504

Josune Aramendi Perez.......................463,5

Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun dutenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

Albiste hau Bertsozale.eusek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Kanal honetan artxibatua: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa kanaletik interesatuko zaizu...
2021-12-20 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun

Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.


2021-12-06 | Bertsozale.eus
Nerea Ibarzabalek irabazi du Larrabetzuko finalaurrekoa eta osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da abenduaren 4an Larrabetzun; bete-bete egin da frontoia.


2021-11-22 | Bertsozale.eus
Gorka Pagonabarraga da Bizkaiko Txapelketako lehenengo finalista

Etxebarriko frontoian jokatu da azaroaren 21ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du durangarrak.


2021-11-08 | Bertsozale.eus
Erabakita geratu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

Sei kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda.


2021-10-25 | Bertsozale.eus
Oihana Bartrak irabazi du Mungiako kanporaketa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude