Urquijok auzitara eraman du Gipuzkoako Aldundia, Gure Esku Dago diruz laguntzeagatik

  • Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urquijok ohar bidez azaldu du Gipuzkoako Aldundiak Gure Esku Dagori 100.000 euroko laguntza emateko erabakiari helegitea jarriko diola. Bere esanetan "sezesioa sustatzen" duelako eta hori ez delako foru erakundearen ardura.


2014ko maiatzaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 16:27
Erabakitzeko eskubidea "eufemismo bat da Urquijoren ustez, independentzia aldarrikatzeko (arg: Eitb.com)

Subentzioa Bilduk eta EAJk adostu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2013ko abenduan, aurtengo aurrekontuak onartzeko negoziazioen baitan. Aurrekontuak 2014ko otsailaren 4an argitaratu ziren aldizkari orokorrean, baina laudioarrak ez du gaur arte haren kontrako ekinbiderik hasi. Hain justu atzo sartu zen Gure Esku Dago dinamika ekainaren 8an giza katea egin aurreko azken txanpan.

Urquijok uste du erabakitzeko eskubidea "eufemismo" bat dela independentzia defendatzeko, eta argi utzi du "Espainiako zati batek, Euskadik kasurako, ez duela guztiaren gaineko 'erabakitze eskubiderik'". Antzeko laguntzak eskaintzeko asmoz dabiltzan erakunde publikoei ere mehatxu egin die, esanez legea urratuko luketeela.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude