Urola ibaian harrapatutako zaborra

  • Eguzkik Zumarragako Etxeberri auzo inguruan zabor pilo handia bildu du Urola ibaitik aterata. Talde ekologistak salatu du hondakin horiek ez dutela zerikusitik kale-garbiketa zerbitzuekin, "ingurumen arazo bat dira".


2021eko apirilaren 8an - 16:39
Zumarragako Etxeberri auzoko parkean, dena ez da berde koloreko (arg.: Eguzki)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urola ibaiko ertzetan, Zumarragako Etxeberri auzoaren parke inguruan, zientoka plastiko eta bestelako hondakin zati zeuden harrapatuta sasi artean. Kasik ikuseina zen, baina Eguzkik azaldu duenez, egun batean ez bada bestean, azkenean zabor horrek guztiak "ibai-sistema osoa zeharkatuko zukeen Kantauri itsasora iritsi arte".

Talde ekologistaren ustetan ingurumen arazo baten aurrean gaude, ez garbiketa arazo soila. Hondakin batzuk haizeak edo urak zabalduta iritsi dira horraino, jendeak lurrera bota ondoren, beste batzuk nahita bota dituzte zuzenean errekara: zapata parea, arropa, kotxe alfonbratxo bat, triziklo bat, pizza ontziak, poteak... denetik aurkitu dute: "Zuzeneko isurketak uste baino ohikoagoak dira" ohartarazi du Eguzkik.

Hala, Zumarragako Udalera jo du "erreketara iristen diren hondakinen ardura har dezaten" eta baliatu dezaten egoera hori kontzientziazio-kanpainak egiteko.

 


Kutsadura kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Lurraldea eta arkitektura
Toxikoak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...