Urkulluk Kataluniako prozesuagatik epaituetatik soilik Santi Vilari eman dio eskua

  • Iñigo Urkullu lehendakariak ostegun goizean deklaratu du lekuko gisa Espainiako Auzitegi Gorenean. Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren artean "elkarrizketarako bide bat" ireki eta "blokeo egoera" gainditzea helburu, bitartekotza egin izana adierazi du. Aretoan Santi Vilari bakarrik eman dio eskua, justu ERCko diputatu Gabriel Rufiánek egindakoaren aurkakoa. Honek denei eman die eskua banan-bana prozesu independentistaren aurka egin zuen kontseilariari izan ezik.

Iñigo Urkullu epaituen ondotik pasatzen.

2019ko otsailaren 28an - 15:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Epaituen aulkian zeuden Joaquim Forn, Josep Rull, Jordi Turull, Jordi Sánchez, Jordi Cuixart, Carles Mundó, Dolors Bassa eta Santi Vila. Rufianek denak agurtu ditu Vila izan ezik.

Aurretik, Iñigo Urkullu beren ondotik igaro da agurtu gabe, eta Vila izan da agurtu duen bakarra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude