Ermuan sutan daude ura dela eta. 1989tik, Aquarbe enpresa arduratzen da etxeetara iristen den uraren kudeaketaz, baina Udalak dauka haren –alegia, uraren– jabetza eta, ondorioz, berak ezartzen du prezioa. Iaz, PSEk eta PPk osatutako gobernu taldeak erabaki zuen 2014rako tarifa sistema berria ezartzea. Aldaketak zalantza eragin zuen hasieran, haserrea ondoren. Ura garestiegi ordaintzen ari direlakoan, herritarrak kalera atera dira, oposizioko alderdien laguntzarekin.
Baina ermuarrak ez dira konformatu lehengo prezioetara itzultzeko eskatzeaz; kudeaketa osoa Gipuzkoako Urak partzuergoaren esku egon dadin nahi dute. Gaurko Udalbatzan erabakiko da zer bide hartuko duen Ermuak.
Herritar Batzarraren izenean mintzatu zaigu David Saceda. Dioskunez, mobilizazio esanguratsua eragin du uraren aferak herrian. Apirilaren 4an, 400 lagun bildu ziren Ermua Antzokian; handik hiru egunera, 2.500 lagun inguru atera ziren kalera, Batzarrak deitutako manifestazioarekin bat eginez (16.000 biztanle inguru dauka Ermuak). Ondoren, Udaletxeko alderdiekin bildu eta oposizioko hiru taldeen (EAJ, Bildu eta Ezker Anitza) erabateko atxikimendua lortu zuten.
Gaur egun, Ermuan metro kuboko 0,66 euro kobratzen zaie erabiltzaileei, kontsumoa pertsonako zazpi metro kubotik behera dagoen bitartean. Hortik gora, prezioa asko handitzen da: 1,05 euro metro kuboko. “Konparatzen hasi ginen eta ikusi genuen alboko herri batzuetan (Eibar, Elgoibar…) dezente merkeago ordaintzen zutela”, diosku Sacedak. Herri horiek Gipuzkoako Urak partzuergoaren barruan daude, eta lehen tartean 0,55 ordaintzen dute metro kuboko; bigarrenean berriz, 0,65. “Bigarren tartea garestiagoa izatea neurri egokia da, zigorra ezartzen baitio alferreko gastuari, baina gurean jarri zituzten prezioak ez ziren arrazoizkoak”. Azkenean, Herritarren Batzarrak erabaki zuen Gipuzkoako Uretan sartzea zela irtenbide onena, eta horixe eskatzen dute.
“Argi utzi nahi dugu, eta oposizioko hiru taldeek gaur aurkeztuko duten mozioak ere hala dio, uraren kudeaketa integrala partzuergoaren esku egotea nahi dugula”, azpimarratu du Sacedak. Izan ere, PSEk eta PPk, herritarren mobilizazioari erantzunez, partzuergoarekin nolabaiteko harremana proposatu dute konponbidetzat, “baina ez dute zehaztu norainoko harremana litzatekeen”. Herritarrak beldur dira Udalak gaur prezioak jaitsi eta etorkizunean berriz igotzeaz, horregatik nahi dute partzuergoa erabateko integrazioa: “Hartara, prezioa ezingo luke ezarri Gipuzkoako Urak ez den inork”.
Gainera, Aquarberekin kontratua eteteak ez lekarke aparteko kalterik, klausula batek esaten baitu Udalak hala egiteko eskubidea duela, kalte-ordainik pagatu gabe, maila goreneko erakunde batean txertatuz gero. Partzuergo batean, alegia. Hori bai, prozesuan enpresako langileen eskubideak kaltetuak izan ez daitezela eskatu du Herritarren Batzarrak
Gipuzkoako Urak-en sartzeak beste arazo bat konpontzeko bidea zabalduko lukeen esperantza ere badute: herriaren zati bateko hondakin-urak araztu gabe joaten dira ibaira oraindik ere, inork ez baitu arazoa konpontzeko ardura bereganatzen. David Sacedaren esanetan, Udalak eta Jaurlaritzak elkarri egozten diote lanak egiteko erantzukizuna.
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]
Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik... [+]
Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren... [+]
Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur... [+]
Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.
Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]