UPNk eta PSNk haurren babeserako zerbitzuak kendu dizkiete Iruñeko auzo elkarteei

  • UPNren ekimenez eta PSNren sostenguz, Iruñeko zortzi auzotako familien eta haurren arretara bideratutako zerbitzuak aldatzea erabaki zuen ostegun arratsaldez Iruñeko Udalak. EH Bilduk eta Geroa Baik aurka egin dute, urte luzetako lana desegingo dela salatuz.

Ehunka lagun bildu ziren ostegun arratsaldez, auzo elkarteei babesa eskaintzeko. (Arg.: X. Letona)

2020ko azaroaren 06an - 10:29

Orain arte, auzoan errotutako prebentzio talde komunitarioek bideratzen dituzte zerbitzu hauek eta aurrerantzean zuzenean egingo du udalak, oraindik ongi azaldu ez duen Coworkids izeneko zerbitzuen bidez. Udalaren esanetan, zerbitzu hori orain ez da hiri osoko auzoetara iristen eta molde berriarekin bai, eta, gainera, UPNren arabera, udalak orain arteko zerbitzua hobetuko du.

 

Zerbitzu hauek, funtsean, aisialdiko eskaintzak egiten dituzte haur eta gazteentzat, arreta berezia jarriz auzoetan arazoak edo zailtasunak dituzten haurrekin eta familiekin: astean zehar jarduera mota ugari bideratuz eta opor garaietan kanpaldiak edota udalekuak eginez, besteak beste. Haurrak hezi ahala, gero hauetako askok parte hartzen dute ondorengo belaunaldien zaintza eta arretan, boluntario gisa. Eta haurren bueltan, era batera edo bestera, beti dabiltza familiak. Horrela lortzen da harreman sareak eraikitzea, hainbat adinetako haur eta gazteen artean,  eta sarri nagusiekin ere bai, beti ere auzoan errotzea lagunduz eta auzoari bizitasuna emanez. Sakonean, badu zerikusi handia auzoa modu komunitarioan eraikitzearekin, bazterretan daudenak ere eraikuntza horretara batuz.

 

Zerbitzu hauek udaleko teknikariak eta auzo elkarteetako langile eta boluntarioen artean koordinatzen dira, oso errotuta daude eta, duten funtzio sozialagatik, oso estimatuak dira auzoetan. Horren erakusle zen ostegun arratsaldeko Iruñeko Udaletxe plaza: udalak gaiaz ebazteko osoko bilkura egiten zuen bitartean, auzoetatik hurbildutako ehunka pertsona bildu zen UPNren asmoez protesta egiteko. Gaiaz arduratzen diren udal teknikariek ere protesta publikoa egin dute, erabakiarekin haien desadostasuna erakutsiz.

Argazkia: X. Letona

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñeko Udala
Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude