Horixe jende gehienak nahi duena. Ehunka mila baitira Ukrainan hiltzen ari diren gizakiak. Baina nola gelditu? Zer eskaini behar zaio alde bakoitzari gudari berriz ekin ez diezaion? Herritarrok ahotsa altxa nahi dugu, baina zer aldarrikatzeko? Hemengo komunikabide nagusien arabera, Errusiak Ukrainatik atera behar du eta urte luze honetan inbaditu dituen lurrak utzi. Kitto. Ondoren kalteak ordaintzea exijituko zaio, azpiegiturak berreraikitzeko gastuak bere gain har ditzala, Putini epaiketa sumarisimoa egitea, e.a.
Baina, hori al da herritarrok aldarrikatu behar duguna? Planteamendu hori serioa al da? Bi akats larri dituela esanen nuke berehala. Lehena, Errusiak ez duela inola onartuko; beraz, proposamenak ez du guda amaitzeko balio. Bigarrena, proposamenak ez ditu aintzat hartzen guda pizteko izan diren arrazoiak; hortaz, ez du arazoa konpontzeko balio. Izan gaitezen praktikoak eta sakon dezagun azken urteetako bilakaera historikoan, ondoren proposamen baliagarri bat aurkitu ahal izateko.
Oso urrutira joan gabe –Leninek Ukrainaren errepublika sobietarra sortu zuen garaira, adibidez–, goazen 1990. urteraino. Urte horretan Gorbatxov (SESB) eta G.Bush Jr. (AEB) presidenteek hitzartu zuten Varsoviako Ituna deuseztatuko zuela lehenak eta NATO ez zela ekialderantz zabalduko bigarrenak. Sobiet Batasuna 1991n deuseztatu zen. Baina AEBek beren hitza bete beharrean NATO ekialdera zabaltzeko plana eratu zuten. 2008an Bushek Ukraina NATOn sartzea bultzatu zuen Bukaresteko goi-bileran. Errusiako agintariek NATOren armada ez zutela Ukrainako mugetan inolaz ere nahi berretsi zuten. Alemania eta Frantziaren balorazioetan “ez da beharrezkoa orain Errusia probokatzea” entzun ahal izan zen. Mendebaldeko europarrentzat ere probokazio argia zen.
2014an Janukovitx presidente hautatuari kargua kendu zioten estatu kolpe baten bitartez. Hauteskundeetan bere puntu nagusia Ukrainaren neutraltasuna izan zen. Victoria Nuland, gaur AEBetako Estatu Idazkariorde eta garai hartan Idazkaritza horretako kide, Maidan plazan izan zen kolpista armatuei babesa ematen. Donbassen herritarrak armak hartuta jazarri zitzaizkion gobernu kolpistari.
2015ean, Minsken bake hitzarmena sinatu zen. Bertan marko autonomo bat ziurtatzen zitzaien Donbasseko bi errepublikei. Baina Nazio Batuen Erakundearen (NBE) babesa izan arren, gobernuak ez zuen bere konpromisoa bete.
Goi agintari desberdinek behin eta berriz errepikatu dute biziraupena arriskuan jarri diotelako sartu dela Errusia guda honetan
2021ean Biden presidenteak NATO ekialderantz zabaltzeko asmoa berretsi zuen. Konfrontazio militarra ekiditeko asmoz, 2021eko abenduan Vladimir Putinek AEBen eta Errusiaren arteko segurtasun-akordioa proposatu zuen. Hurrengo hilean Joe Bidenek ez zegoela negoziatzeko prest erantzun zion. 2022ko otsailean Errusiak “operazio militar berezia” abiarazi zuen. Lau aste geroago Zelenskik neutraltasuna onartu zuen publikoki eta, Erdogan presidentearen eraginez, martxoan, Turkian, Errusiak eta Ukrainak bake akordiorako lehen zirriborroa sinatu zuten. Bidenek aukera hori zapuztu eta Ukrainari guda indartzeko esan zion, Ukrainak NATOren barruan behar zuelako.
Datu horiekin ongi ulertzen da inbasioa ez zela lur berriak konkistatzeko asmoz egina izan. Alderantziz, AEBen eta NATOren jarrera erasokorraren aurrean, emandako hitza inoiz ez dutela betetzen eta bere biziraupena arriskuan ikusita, Errusiak lehen kolpea emanez beren arteko gatazkan aurre hartzea erabaki zuen, taktikoki bere aldeko egoera sortzen zuelako.
Hortaz, eraso inperialista izan zen ala defentsa ekimena? Geopolitikako adituek aurreko paragrafoetan esandakoak estrategia bereko atalak direla diote. NATOren plangintza bati lotuak leudekeenak, gaur Errusiar Federazioak Sobiet Batasunak inplosionatu zuen bezalaxe inplosiona dezan asmoz eginak. Goi agintari desberdinek behin eta berriz errepikatu dute biziraupena arriskuan jarri diotelako sartu dela Errusia guda honetan.
Lehen paragrafoan genioenari helduz, zer aldarrikatu behar dugu Europako Mendebaldeko herritarrok? Lehenik, su etena, noski. Eta ondoren, diplomazia, 2022ko Turkiako dokumentuaren bidetik abiatuta, bera baita bi aldeek bakerako sinatu duten azken agiria. Eta agintari politikoak mugiarazteko herritarron mobilizazioa beharrezkoa denez, hemengo alderdi politikoei herritarron mobilizazioa antola dezatela. Bereziki EH Bildu eta EAJri, haiek baitute mobilizatzeko ahalmen handiena Euskal Herrian.
* Oleg Yasinsky kazetari ukrainarrak bikain azaltzen digu guda hau ulertzeko jakin beharrekoa bideo honetan.
Joan Mari Beloki Kortexarena
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]