Ukrainaren eta Errusiaren arteko negoziazioek argi izpi bat eskaini dute

  • Seigarren negoziazio txandari ekin diote gerran dauden bi estatuek asteazken honetan eta, bi herrialdeko diplomaziak aurreratu dutenez, badira aurrera egiteko aukerak akordioei begira.


2022ko martxoaren 16an - 16:04
Bi ordezkaritzak, aurreko negoziazio saio batean; azken hau telematikoa izan da.

Aukera horiek batez ere Ukrainaren neutraltasunaren inguruan aipatu dira. Gaurkoan, errusiarrek lehenik aipatu dute Austriaren eta Suediaren neutraltasun eredua baleko izan daitekeela gai horretan aurrerapausoak emateko. Ukrainako ordezkariek esan dute hori ez dela egokia, herrialdeak bere neutraltasun eredu propioa behar duelako, hala ere, diplomaziak aitortu du proposamen honekin Errusiak jarrera egokiagoa erakutsi duela gai horretan.

The Financial Times hedabideak argitaratu duenez, hamabost puntuko planaren gainean hitz egin dute, eta Kievek bere burua neutraltzat hartuko balu, NATOko kide ez izatea eta bere armadari mugak jartzea onartuko balitu, Errusiak su-etena aldarrikatuko luke eta Ukrainatik atera. 

Austria eta Suedia

Austria ez da NATOko kidea, eta herrialdeko konstituzioak debekatu egiten dio izateko aukera ere, 1955ean egindako legearen ondorioz. Ezin du, halaber, bere burua defenditzeko ez den gerra batean parte hartu, ezta beste herrialde bateko base militarrik jarri.

Suedia ere neutrala da, ez da NATOko kidea baina aliantza estuagoa du erakundearekin eta hark erabili dezake Suediako lurra. Ukrainako gerra hasi ondoren, zabaldu zen Suediak eska zezakeela NATOn sartzea, baina berehala Errusiak mehatxu egin zuen. Suediako agintariek azpimarratu dute ez dutela sarrera hori eskatzeko asmorik.

Neutraltasunaz gain, Errusiak eskatzen du Ukrainak Krimea Errusia dela onartzea, eta Donesk eta Luhanseko lurraldeen independentzia onartzea. Eta, azkenik, Ukraina desnazifikazioa, nahiz eta ez dagoen oso argi horrek zer esan nahi duen, edo norainoko baldintza den.

Ukrainak mahai gainean jartzen duen lehen puntua da su-etena eta errusiar tropak erretiratzea. Segurtasun bermeak behar ditu halaber, eta eskatzen du herrialde kopuru batek konpromisoa har dezala beste eraso baten aurrean defenditu egingo dutela segurtatuz; herrialde horiek armez hornituko dutela eta, Errusiaren beste eraso bat balego, aire espazioa itxiko dutela.

Negoziazioak negoziazio, gerrak bere gordinenean jarraitzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude