Uholdeak Euskal Herriko leku askotan

  • 23:15 Honenbestez utziko dugu euritearen jarraipena. Gauean ezer gertatuko balitz bihar goizean bilduko dugu Argia.com-en. Milesker informazioa bidali diguzuen guztioi eta egunaren jarraipena egiteko aukeratu gaituzuen guztioi.

    23:00 Euskadi Irratiak albistegian esan duenez, Irunen 60 urteko pertsona bat desagertu da. Arratsaldeko 18:00ak inguruan ikusi dute azken aldiz. Bihar jarraituko du erreskateak.

    22:40 Gobela ibaiak gainezka egin du Getxon, Fadura inguruan.

    22:20 Euritea pixkana Bizkaia aldera mugitzen ari da eta Gipuzkoako, Nafarroako eta Lapurdiko ibaiak, mantso bada ere, behera hasi dira. Itsasgora goizaldeko 1:12etan izango da, eta pentsatzekoa da ordu horren ostean hasiko dela ura nabarmen behera joaten. Kalte material handiak eragin ditu euriteak gaur.

    22:05 Aginagatik adierazi digutenez, Oria ibaia ere 50 cm jaitsi da.

    21:45 Martuteneko auzokide batzuek diotenez, ura oraindik kaleetan dagoen arren, pixkana jaisten hasi da.

    21:00 Andoainen Lasarte-Oriara bidean N1 errepidea moztu dute, Oria eta Leitzaran ibaiak elkartzen diren unean. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, Euskal Herriko puntu batzuetan (ez dute zehaztu non) 260 litro jaso dituzte metro koadroko.

    20:40 Donostiako Txomin eta Martutene auzoetan herritarrak zodiac ontzien bitartez ateratzen ari dira.

2011ko azaroaren 06a
Hernani arratsaldean (Arg: I˝aut Zabala)

20:20 Ekaitza kalte nabarmenenak Gipuzkoan eragiten ari den arren, Eusko Jaurlaritzako barne sailetik adierazi dute datozen orduetan Bizkaia aldera mugitzen joango dela. Mendaron errekak gainezka egin du, eta Larrabetzun ere bai Zubitalde auzoan. Ibaiak oso altu doaz.

19:30 Donostia eta Hernaniko polikiroldegiak jendeak lo egiteko prestatzen ari dira. Larrialdi zerbitzuetatik jakinarazi dute ez "inondik inora" autoz ibiltzeko ibaien ondoko errepideetan, Gipuzkoan gehienbat.

18:45 Egunean zehar Gipuzkoa izan da Euskal Herriko probintzia kaltetuena, zenbait herritan biztanleak etxetik atera ezinik eta argi indarrik gabe daude eguerditik, eta egunean zehar Gipuzkoa izan den arren kaltetuena Bizkaian egoerak gau partean okerrera egingo duela jakinarazi du Euskalmetek.

18:00 Gaur metro koadroko 100 litro baino gehiago neurtu dituzte hamar estazio meteorologikok. Metro Bilbaok jakinarazi du bihar ere bertan behera geratuko dela Portugalete eta Kabiezes geltokien arteko zerbitzua. Hernaniko futbol eta errugbi zelaiak urez beteta daude eta baita Zinkoenea inguruko auzo asko ere. Gainera, Elorrabiko zubia eraman du ibaiak.

17:45 Gipuzkoan Elgoibar eta Zumaia arteko tren zerbitzua bertan behera geratu da. Nafarroan aldiz Etxarren, Arruatzu eta Uharte Arakil inguruko zenbait errepide itxi dituzte.

17:30 Euskadi Irratiak azaldu duenez, Hernaniko Eziago poligonoan sei pertsona harrapatuta daude, ez aurrera eta ez atzera. Astigarragako Ergobia auzoan metro bat baino altuera handiagoa hartu du urak.

17:15 Oria ibaiak Villabona, Zizurkil eta Andoainen gainezka egin du eta etxe eta industria guneetara heldu da ura. N-1 errepidea ere itxita dago Lasarteranzko norabidean

16:15 Astigarragako Udalak herritarrei azaldu die egoeraren larritasunaren ondorioz etxetik ez irteteko. Hernanin ere egoerak okerrera egin du, eta eguerditik zenbait auzotan argirik gabe eta etxetik atera ezinik daude biztanleak.

16:00 Euritea ez da geratu eta Azpeitia eta Zestoa elkartzen dituen errepidea moztu dute duela minutu gutxi, eta Hernani eta Goizueta batzen dituena urez gainezka dago. Villabonan errekak gainezka egin du eta Zizurkileko erdigunea ere itxita dago.

Errepideetan ere arazoek jarraitzen dute: 1 Nazionala Aduna inguruan, A-15 Berastegi inguruan eta Zarautz eta Getaria arteko errepideek itxita jarraitzen dute. Aldiz, Oiartzun eta Lintzirin inguruan itxita egon den autobidea ireki berri dute.

15:40 Lakuako Herrizaingo Sailak Uholdeetarako Planeko larrialdi egoerako bigarren fasera igo du eurite gogorren ondorioz uholde arriskua handitu delako.

15:10 Euskal Autonomia Erkidegoan Uholdeetarako Planeko larrialdi egoerako lehen fasea jarri dute martxan. Bizkaian atzo eurite gogorrak izan ziren arren, gaur egoera pittin bat baretu da eta Herrizaingo Sailak azaldu du egoera larriena Gipuzkoak bizi duela. Adituk azaldu dutenez, kostaldean 80-100 litro metro karratuko muga gaindi dezake.

Gipuzkoan Urola, Urumea, Oiartzun eta Oria ibaiek gainezka egin dute, eta, besteak beste, Astigarraga, Villabona, Azpeitia eta Hernani herriak izan dira kaltetuenetakoak. Errepideak ere urez gainezka daude; Zarautz eta Getaria arteko errepidea moztu dute.

Bizkaian egoera Gipuzkoan baino hobea den arren Portugalete eta Santurtzi arteko tren zerbitzua bertan behera geratu da, esaterako.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, fase honetan aholku batzorde bat eratu dute. Talde horrek kalteen ondorioak eta hartu beharreko neurriak aztertuko ditu.

Nafarroako Gobernuak ere Uholde Plana jarri du martxan, iparraldean Baztan ibaiak gainezka egin du eta Elizondo bera eta inguruko herriak dira kaltetuenak. AP-15 autobidea itxi dute Berastegi inguruan, lubizi batek errepidea hartu duelako.

Ipar Euskal Herrian ere euriteak daude nonahi eta arratsaldean oraindik ere euri asko egingo duela dio Meteofrancek; tximistak eta trumoiak izango direla azaltzen du webguneak.

Adituek azaldu dutenez, arratsaldean Gipuzkoan  40-50 litro inguru botako omen ditu eta Bizkaian aldiz 40-60 inguru. Bihartik aurrera egoerak hobera egingo omen du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Astigarraga  |  Zestoa  |  Uholdeak

Astigarraga kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-13 | Garazi Zabaleta
Astigarraga
Baratzea lanbide nahi dutenentzako lur eskaintza

Donostialdeako eta Bidasoako Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak baratzegintza profesionalean jardun nahi dutenentzako deialdia zabaldu du Astigarragako Udalarekin elkarlanean: udalaren lursail bat eskaintzen dute sektorean hasi nahi dutenentzat alokairu sinboliko truk. Gipuzkoako Foru Aldundiak duela lau urte abiatutako “Enplegu Berdea” egitasmoaren baitan dago ekimena.

Nekazaritza lur gutxiko bailaran eskaintza zabaltzen

“Gutxi dira nekazaritza lurrak gure bailaran,... [+]


2017-11-30 | ARGIA
Zautela 03: Agin Laburu
MULTIMEDIA - Zautela

Agin Laburu elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautelaren hirugarren atalean. Astigartarra finaletik kanpo geratu da Donibane Lohitzuneko azken saioaren ostean. Txapelketako bideaz, bertan utzi nahi izan dituen ale eta ekarpenez, baita tartean izan diren polemikez ere aritu da. Hurrengo astean, Miren Amuriza izango dugu protagonista.


Euskaldunak aktibatzeko ekimena antolatzen ari bazarete gida hau irakurtzea komeni zaizue

Donostiako Bagera elkarteak informazio bilketa lana egin du. Batetik, hizkuntza ohituretan eragiteko hamar esperientzien berri jaso du, eta bestetik, halako zerbait egiteko gogoz direnentzat gida prestatu du.


Astigarragan birziklatze planta bat erre da eta ez da bakarra

Apirilaren 18an eraikuntzako hondakinak birziklatzen dituen planta bat erre zuten Astigarragan, Ekotrade enpresak salatu zuenez 350.000 euro baino gehiagoko kalteak eraginez.


2017-03-16 | Zebrabidea
Anjel Oiarbide: "Herritarren borondatea islatu behar da etorkizun politikoan ere"

Udaberrian hilero izango dira estatus politikoari buruzko galdeketak Euskal Herrian. Igandekoa izango da lehen olatua.


Euskaldunak aktibatzen
"Egia Euskaraz estiloa"ren arrakasta eta hedapena

Donostiako Egia auzoan hasi zen. Ondoren, gertukoek, Añorgakoek eta Donostiako Piratek egin zuten proba. “Egia Euskaraz estiloa”ri tiraka gehiago etorri ziren: Hernani, Lasarte-Oria, Agurain, Astigarraga, Arrigorriaga… Herri guztiotako euskalgintzako eragileek sentimendu bera adierazi zuten: euskararen alde jaiak egitetik atera eta euskaraz bizitzeko estrategiak probatzearen beharra.


Euskararen Eguna, batzuentzat anekdota huts

Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari segika, hainbat herritan euskaldunak aktibatzen ari diren eragileentzat berriz, esperientzia interesgarri baten helmuga baino ez da Euskararen Eguna.


Euskaldunak aktibatzen: "Egia Euskaraz estiloa" hedatzen ari da

Euskaldunak pizteko donostiarren egitasmoak arrakasta izan duela dirudi. Donostiako Piratek eta añorgarrek kopiatu zuten, eta udazken honetan antzeko ekimenak izango dira Hernanin, Lasarte-Orian, Agurainen eta Astigarragan.


2015-12-15 | Unai Alberdi
Zipotzak 30 urte
MULTIMEDIA - dokumentala

Astigarragako Zipotza kultur elkartearen 30. urteurrena dela eta egindako dokumentala. Herriko Tabernen auzian ixteko agindua jaso duen elkarteko kideen testigantzak jaso dituzte.


Aizmendiko zabortegi ezezaguna, Astigarraga eta Hernanitik 500 metrora

Aizmendi ezezaguna, Donostiaren bigarren saihesbidetik doazenek eskueran ikus dezakete. Astigarraga eta Hernaniko hiriguneetatik metro gutxira dago, urtean 27.000 hondakin lurperatzen dituen eremuan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude