Astigarraga, Oiartzun eta Lezo lotzeko AHTren lanen aurka alegazioak jartzera deitu dute

  • Abiadura Handiko Trenaren lanak hasi zirenetik bi hamarkada baino gehiago igaro diren arren, lanekin jarraitzen dute. Azken egunotan Lezo eta Astigarraga arteko zatia esleitu du Espainiako Gobernuak. Horren aurrean, lanek ingurugiroan eragingo dituzten "inpaktu larriak" eta "ikuspegi sozio-ekonomikotik duen justifikazio falta" salatu eta herritarrei dei egin diete alegazioak aurkeztera. Horretarako dokumentu bat prestatu dute eta abuztuaren 3a baino lehen aurkeztu beharko da. Datu bat: Astigarraga eta Oiartzun arteko 7,15 kilometrotako AHTren tartea egiteko, 354 milioi euroko gastua aurreikusi dute, hau da, 50 milioi euro kilometro bakoitzeko, edo 50.000 euro metro bakoitzeko.


2020ko uztailaren 27an - 09:25
AHTren aurkako protesta Lezon, artxiboko irudia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Herritar talde batek ARGIAra igorritako oharrarekin batera proiektuaren aurkako 22 orriko dokumentua bidali dute, eta horixe da alegazio gisa aurkeztu beharrekoa. Xehetasunez aztertzen dituzte trenaren bide berri honek izango dituen eraginak, besteak beste, ondorengoak azpimarratuz:

Martutenetik Oiartzungo Mendin Berri urbanizaziora 7,15 kilometroko eremua egin nahi dutela.

Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondare gisa jasoa duen Okondotegi baserria eraitsiko dutela.

Astigarragan lotura handitu eta Oiartzunen bigarren lotura bat sortzea planteatzen dutela, gaur egungo trenbide sarearekin lotzeko 3,2 kilometroko beste lotura bat eginez, Mendin Berri urbanizazioaren inguruetatik abiatu eta Lezo-Gaintxurizketara.

Oiartzunen Ugaldetxo inguruetan inpakto bisual eta akustikoa izango duela salatu dute, Oiartzun ibaiaren gainetik 328 metroko luzeera eta 30eko altuera izango duen biaduktua egin nahi baitute.

San Markosen aurretik esana zuten 2,9 kilometroko tunela beharrean 5,6 kilometrokoa egitera igaroko direla, gainera, ondoren Lezo-Gaintxurizketan Pasaiako portuarekin lotura egin nahi dutela.

Gaintxurizketako zatiak azken urteetan nekazari gazteak bultzatzeko abiatutako hektarea bateko baratze ekologikoei eragingo diela.

Tuneletatik atera beharko dituzten 1.590.000 metro kubiko lurrak uzteko 15 leku posible identifikatu dituztela Andoain, Astigarraga, Martutene, Hernani eta Oiartzunen.

Urumea ibaian eragina izango duela.

Eraikin ugari expropiatuko dituztela.

Horregatik guztiagatik, lan hauek albo batera utzi eta gaur egungo trenbide sarea erabiltzeko eskatu diete agintariei. Lotura honetan dagoen dokumentua inprimatu, izenpetu, sinatu eta ondorengo helbidera bidali behar da posta zertifikatuz:

Subdirección General de Planificación Ferroviaria
Plaza de los sagrados Corazones, 7
28071-Madrid.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]


2025-05-07 | ARGIA
Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, “lurraren defentsa antolatzeko”

Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]


AHTaren zundaketen aurkako ia bi urteko borrokaren balantzea

Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute

Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Eguneraketa berriak daude