Agerraldi psikotikoa zuen gizon bat hil da, Ertzaintzak "bortizki esku hartu" ostean

  • Drogen eraginez agerraldi psikotiko betean zen 36 urteko gizon batek Poliziaren laguntza eskatu zuen Astigarragan, pasa den otsailaren 2an. Lagundu ordez, Ertzaintzak gizona bortizki tratatu zuela eta anbulantzian sartu zutenerako hilda zegoela salatu du haren familiak.

Eneko Valdésen gorpua. Argazkia: Berria

2024ko martxoaren 20an - 10:22

Ertzainek esku hartu ordez anbulantzian eraman izan balute, Eneko Valdés oraindik bizirik izango zatekeela dio familiak. Auzitegian salaketa jarri eta Arartekora ere jo dute dagoeneko.

Bai Berrian, bai Naizen jaso dute kontakizuna. Kokaina hartu ostean, delirio eta paranoia egoera batean sartu zen Valdés: tiro egiten ari zitzaizkiola pentsatu eta laguntza eskatzen hasi zen, izututa. Bizilagunek galdetu zioten ea Polizia deitzea nahi zuen, eta baietz. Astigarragako udaltzainak gerturatu ziren eta lasaitzen saiatu ziren, Valdésen eta ustezko erasotzaileen artean zeudela esan zioten, segituan anbulantziara jaitsiko zutela. Udaltzaingoak egindako lanarekin eskertuta dago familia.

Orduan, ertzainak agertu ziren eta egoeraren kontrola eurek hartzen zutela adierazi zuten. Berehalako erantzunaz arduratzen den Ertzaintzaren Bizkor unitateak atarian esku hartu zuen, eta ordura arte laguntzen ari zen erizain bizilagunari esan zioten aldentzeko. Berdina esan zioten Eneko Valdésen bikotekideari, lanetik iritsi zenean. Handik gutxira, Valdés anbulantziara jaitsi zuten, ohatilan etzanda, geldi. Familiaren bertsioak dio ordurako hilda zegoela Valdés (aipatu bizilagun erizainak hilda zegoela susmatu zuen eta anbulantziako osasun-langileei entzun zien ez zuela pultsurik), baina Ertzaintzak dio anbulantzian hil zela.

Ertzaintzaren Kontrolerako Batzordean ertzainek adierazi dute gizona immobilizatu baino ez zutela egin, eskuak eta hankak helduz, “ekintza deskontrolatu eta biolentoak saiheste aldera”. Berrian Arantxa Iraola kazetariak nabarmendu du deigarria dela halako egoera batean hainbeste ertzainek esku hartzea eta halako erabaki ahalmena izatea, normalean osasun profesionalei baitagokie egoera horretan dauden pazienteak artatzea. "Ezerk ez du justifikatzen gertatu zena. Ez zuen armarik, ez zuen ezer", dio familiak.

Eta autopsiak zer dio?

Lesio mota asko zerrendatzen ditu autopsiaren aurretiazko txostenak: zauriak, hematomak, urradurak, eritemak, ekimosia, hemorragiak… Hiru saihets apurtuta eta beste bi lesionatuta ere ditu gizonak. Familiak galdekatutako adituen arabera, Taser pistolak eragindako markak ere izan daitezke Valdésen gorpuan ageri direnak.

Zerk hil zuen Eneko Valdés, drogen kontsumoen ondorioz izandako geldialdi kardiorrespiratorioak, Poliziaren esku-hartzeak, bien eraginak? galdetzen dute Ramón Sola-Maddi Txintxurreta kazetariak Naizen: Zerbitzu Forentseak oraindik ez du guztiz argitu, eta horretarako proba gehiago eskatu ditu, toxikologiko eta histopatologikoak alde batetik, eta egin zen esku-hartze eta artaren ingurukoak, bestetik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


2024-04-15 | Aiaraldea
Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta 22 identifikatu ditu Urduñan

Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan. 


Beasaingo bi udaltzain zauritu dira komisarian suzko arma batekin tiro eginda

Tiroa “ustekabekoa” izan zela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Batek belaunean zuen zauria eta besteak eskuan.


2024-04-05 | Gedar
Ertzaintzaren taser pistolen erabilera bi kasutik hamabira igo da lau urtean

2018 eta 2022 artean, gutxienez 32 aldiz erabili zuen arma hori Ertzaintzak. 2017an, Jaurlaritzak 50.687 euro bideratu zituen taser pistolen erosketara. Azken hilabeteetan, dozenaka pertsona zauritu dituzte ertzainek hamaika polizia-kargatan.


Eguneraketa berriak daude