Uholde handiak Parisez gain Frantzia eta Alemaniako eskualde askotan

  • Sena ibaiak ohikoa baino 4 metro goragoko maila harrapatu dezake gaur bertan, ostirala, Parisen 1910eko uriola handitik ikusi ez den moduan. Ur bazterreko eremu asko eta ibaiaren maila azpitik dauden metro eta bestelako instalazioak husten ari dira, tartean Louvre museoaren barreneko sotoak arte lanez mukuru daudenak.

Sena ibaia gainez eginda Eiffel dorrearen parean. (Argazkia: Pascal Rossignol)

2016ko ekainaren 03an - 10:33

Aspaldiko maiatzik euritsuena egin du Frantziako estatuko iparraldean, baina baita Alemaniako Hegoaldean ere. Orain artean bederatzi pertsonak galdu du bizia Europan euritearen eta ondorengo uriolen eraginez, zortzik Alemanian eta batek Frantziako Loira ibarrean. Bavieran, Simbach am Inn herrian sorospen zerbitzuek familia bereko hiru emakumezkoren gorpuak aurkitu dituzte eta hildako gehiago izango den beldur dira, desagertutako jendea badelako.

Frantziako Loira ibarrean ere ikusgarriak dira uholdeen eraginak. Turista guztiek ezagutu nahi duten Chambord gaztelu famatua urez inguraturik ageri da. Baina Frantziako ordokietan abiada geldo samarrez igotzen diren urak, Alemaniako hegoalde menditsuan uhaitz indartsuetan jaisten dira, etxe eta kaleak harriz, lokatzez eta zuhaitz adarrez betez, alde guztietatik zabaltzen ari diren irudiek erakusten dutenez.

Paris metropoli handia osatzen duen Ile-de-France eskualdeko hiri asko daude uholdeak harrapatuta: 'Les Echos' egunkariaren argazkian, Neaumours hiriko karrika.

(Paris metropoli handia osatzen duen Ile-de-France eskualdeko hiri asko daude uholdeak harrapatuta: 'Les Echos' egunkariaren argazkian, Neaumours hiriko karrika).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uholdeak
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak ere hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute

Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.


2022-08-29 | Leire Artola Arin
Ekainetik gutxienez mila pertsona hil dira Pakistango uholdeen eraginez

Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.


Eguneraketa berriak daude