Zerutik eroria bezala

Urpean geratzeko arriskua duten eremuz josita dugu Euskal Herria. Ezer arrarorik ez. Areago, 21 egun jarraian ilargia eta eguzkiaren izpien partez, euria besterik jaso ez dugunean. Eta bai, uholdeak ere gertaera naturalak dira. Naturaren partekoa ez dena, aldiz, bizi gaituen porlanaren diktadura da. Zementuak ia dena estali du, baita ubideak desbideratu, errekak lurperatu edota ibaien alboan goiti-beheiti eta ezker-eskuin eraikitzearen arduragabekeria ere. Klima aldaketak kezkatzen ei gaitu orain, baina ez lurralde antolamendua eraldatzeko bezainbeste. Mirari baten zain egon beharko, antza. Irudian, Elgoibarko Altzola.

Argazkia: Gorka Rubio | Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.