Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak ere hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute

  • Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.


2023ko maiatzaren 24an - 11:12
Azken eguneraketa: 12:22
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren arabera, uholdeek 4 eta 5 milioi euro arteko kalte materialak eragin dituzte Lesakan, Beran eta Aranon. (Argazkia: Erran)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak hondamendi-eremu izatea eskatuko dute, joan den asteburuan uholdeek eragindako kalteak direla-eta. Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera eskatu dute. 

Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren arabera, asteburuko uholdeek 4 eta 5 milioi euro arteko kalte materialak eragin dituzte herri horietan.

Espainiako Gobernuari dagokio eskaera onartu ala ez erabakitzea, eta horren araberako laguntzak ematea. Besteak beste, kalte pertsonalei eta etxebizitzetan izandako kalteei aurre egiteko diru laguntzak eman ditzake, baita udal azpiegiturak eta errepideak konpontzeko, nekazaritzan abeltzaintzan eta basogintzak izandako kalteei aurre egiteko edo enpresek jasandako kalteak konpontzeko ere.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.