Nafarroako suhiltzaileek salatu dute uholdeetan agerian geratu dela baliabide falta dutela

  • Uretako babes indibidual eta kolektiborako material “egokia” eskatu dute, bestela gaueko esku-hartzeetan segurtasuna “arriskuan” baitago. ELA sindikatuak ohartarazi du 2017an ere zuzendaritzan salatu zutela egoera bera, baina ez dela irtenbiderik eman.


2021eko abenduaren 14an - 10:38
Azken eguneraketa: 11:41
Iruñeko Trinitarioen parkeko suhiltzaileak uretako jardueraz arduratzen dira. / Argazkia: ELA.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako uretako erreskate taldeko suhiltzaileek salatu dute baliabide eskasia agerian geratu dela azken uholdeetan. Iruñeko Trinitarioen parkeko suhiltzaileei dagokie ibaietako lehen jarduera-ildoa, uholdeekin edota uretako erreskateekin loturikoa; azken uholdeetan lanean aritu dira, eta kritikatu dute ekipamenduak ez dituela betetzen langileen segurtasunerako “gutxieneko baldintzak”.

Suhiltzaileek ohartarazi dute babes-ekipamenduak “zaharkituta” daudela: ez dago langile guztientzako neurriko neoprenorik, eskarpinik, ezta eskularrurik ere; ikuspen handiko ekipamendua falta dute (txalekoetan, kaskoetan, enbarkazioetan argiak), gauez suhiltzailea korronteak eramanez gero aurkitu ahal izateko erabiltzen dena.

ELA sindikatuak eskatu dio Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuari “berehala inbertitzeko” suhiltzaileen segurtasunean, horrela herritarren segurtasuna ere areagotzeko hurrengo uholdeei begira. Sindikatuak gogorarazi du 2017an ere salatu zutela materialaren eskasia, baina ez dutela aintzat hartu haien eskakizuna. Azpimarratu dute “beharrezkoa” dela ekipamendu “teknikoki egokia” uretan “arrisku handiko baldintzetan” lan egiteko.


Lan eskubideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.