Ekainetik gutxienez mila pertsona hil dira Pakistango uholdeen eraginez

  • Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.


2022ko abuztuaren 29an - 12:02
Hyderabad hiria urak hartuta. / Argazkia: AP.

Pakistango Gobernuak nazioarteko laguntza eskatu du herrialdea jasaten ari den uholdeei erantzuteko. Ekainean hasi ziren eurite izugarriak, eta ordutik gutxienez mila pertsona hil dira uholdeen ondorioz. Gainera, 500.000 lagun inguru lekualdatu behar izan dituzte, eta milioika herritarrek jasan dituzte kalteak.

Pakistango lehen ministro Shehbaz Sharif-ek onartu du “esperotakoa baino handiagoa” dela hondamendiaren tamaina eta larritasuna. Zehaztu duenez, herritarren %15ari eragin die uholdeek, alegia, 33 milioi pertsonari. Sindh probintzia izan da kalte handienak izan dituena: hogei herri ur azpian geratu dira, eta gutxienez nekazaritzarako 800.000 hektareako lur galdu. Herrialde osoko 110 herri suntsituta daude uholdeengatik.

Germanwatch GKEak eginiko Arrisku Adierazlearen zerrendan zortzigarren postuan dago herrialdea: klima-aldaketak areagotutako hondamendien aurrean munduko zortzigarren estaturik zaurgarriena da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pakistan
2023-11-03 | ARGIA
Emakume afganiarrak arriskuan, Pakistango Gobernuaren deportazio aginduaren ondorioz

Pakistango Gobernuak azaroaren 1a baino lehen alde egiteko agindu zien agiririk gabeko asilo eskatzaile afganiarrei. Amnesty International erakundearen arabera, Pakistanen 1,4 milioi errefuxiatu daude. Gobernuz kanpoko erakundeak adierazi du Afganistanera itzuliko liratekeen... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude