Uholde arriskuagatik alerta laranja ezarri dute Ipar Euskal Herrian

  • Departamentua alerta laranjan jarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak euriagatik uholdeak sor daitezkeelako. Alerta gutxienez gaueko 21:00ak arte dago ezarria.


2022ko abuztuaren 18an - 11:12
Mauleko etxalde bat urak harrapatuta 2014an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pirinio Atlantikoetako prefeturak uholde arriskuagatik alerta laranja ezarri du uholde arriskuarengatik. Azaldu duenez, euri metatzea 30 eta 60 milimetro artekoa izan da azken hamabi orduetan. Prefeturak gaineratu du egunean zehar euria ez dela geldituko eta horren ondorioz Lapurdi aldean 70 eta 100 milimetro arteko euri metatzea egon daitekeela.

Hainbat aholku zabaldu ditu sare sozialetatik prefeturak: ur-bideetatik eta behealdeetatik urruntzea, puntu altu batera iritsi edo goian babestea. Bide urperatuetan ez sartzea, ezta partzialki ere. Ez desplazatzea, informatuta mantentzea eta uraren igoera behatzea. Sotoetara ez jaistea. atera norbere gauzak uretatik eta aurkitu larrialdietarako ekipoa.

Horrez gain, Pirinio Atlantikoetako prefeturak nabarmendu du posiblea dela euriteak errepideetan sor ditzakeen arazoez gain elektrizitate mozketak ere gertatzea.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!