Irailetik ekainaren amaiera arte Zingira eskola txikia bada ere, uda sasoian kanpin izaera berreskuratu du, eta ostiralero kultur jarduera irekiak antolatuko dituzte.
Ekainaren 29an ireki zituen ateak Zingira Kanpinak, eta uda sasoiko martxan bete-betean murgilduta daude. Irailetik ekainaren amaiera arte familiek kudeatzen duten eskola txikia da Zingira, baina udan kanpin izaera berreskuratzen du.
Hezkuntza, natura eta kultura uztartu nahi ditu proiektu berritzaileak, eta iaz bezala hainbat kontzertu antolatu dituzte uda denboraldirako. Arduradunen esanetan, uztailaren hasieran eta abuztuaren bukaeran lan gutxi egin ohi da Zingira Kanpinean, eta inguruko herritarrak naturan galduta dagoen parajera erakartzeko kontzertuak antolatuko dituzte, ostiralero. Ekainaren 29an, Giranice taldeak ireki zuen Zingirako kontzertu denboraldia, eta ostiralean Frank Blackfield y Band musika taldea igoko da oholtza gainera 19:00etatik aurrera, blues musika eskaintzera. "Iaz kontzertuek eta haurrentzako jarduerek oso harrera ona izan zuten, eta aurten ere errepikatzea erabaki dugu".
Ostiralero eskaini nahi dituzte kontzertuak uztailean eta abuztuan, baina saio guztiak zehaztuta ez dituztenez, Zingira Kanpinak bere agertokia tokiko artisten eskura utzi nahi du, euren musika, dantza edo bestelako emanaldiak Zingirako publikoaren aurrean eskaini ditzaten. Interesatuak kanpinarekin jar daitezke harremanetan, 682261287 telefono zenbakira hots eginda.
Diru-iturri desberdinak
Sei urte martxan daramatza Zingira hezkuntza egitasmoak, eta aurten 3-11 urte bitarteko 29 ikasle izan dituztela azaldu dute proiektuko kideek. Arduradunen iritziz, "hezkuntza proiektu berezia" du Zingira Eskolak. "Ohiko eskoletan aurkitu daiteken material guztia beraien eskura dute haurrek Zingiran, baina ez diegu presionatzen, beraiek eduki horietara beren interesaren arabera hurbiltzen dira, nahi dutenean". Horretarako, lau bidelagun dituzte ikasleek, beren hezkuntza prozesuan laguntzeko.
Hala ere, mota horretako hezkuntza proiektu alternatiboak finantzatzea "ez da lan erraza" izaten, eta diru-iturri desberdinak jorratu behar izaten dituzte hezkuntza eragileek, aurrera egin ahal izateko; Zingira Eskolarentzat esaterako kanpina da diru-iturri garrantzitsua. "Familiek hilero ordaintzen duten kuotarekin nahiko larri ibiltzen gara gastu guztiei aurre egiteko. Hori dela eta, duela bi urtetik urte osoan alokatzen dugu Zingira, eta uda sasoian guk kudeatzen dugu kanpina".
Zingira Eskolaren lehen urteetan kanpineko eraikinaren zati bat soilik hartzen zuten errentan familiek, irailetik ekainera bitartean. "Duela bi urte jabeak kanpina saltzeko edo alokatzeko asmoa zuela azaldu zigun. Gurasoen batzarra egin genuen, eta guk alokatzea erabaki genuen. Horretarako, kooperatiba bat sortu dugu familien artean, eta kanpina guk kudeatzen dugu udan, eskola finantzatu ahal izateko", azaldu dute Zingira Eskolako kideek. Dena dela, proiektua ekonomikoki bideragarria izan dadin, udan zehar kanpinean boluntario lana egin behar izaten dute familiek. Orain arteko esperientzia positiboa izan dela uste dute gurasoek, azken bi urtetan alokairua ordaintzeko eta eskolako gastuei aurre egiteko aukera eman baitie kanpinak.
KONTZERTU EGITARAUA
- Uztailak 13. Frank Blackfield Band (Blues musika)
- Uztailak 20. Urrutiko Intxaurrak (Bakarlaria)
- Uztailak 21. Gureran Rock
- Uztailak 27. Tormenta en el Jardin (Folk-pop musika)
- Abuztuak 3. Hillbilly Jakers (Country Bluesgrass musika)
- Abuztuak 24. Lowriders (Country Rock musika)
Albiste hau karkara.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]