Udaltzainek gazte arrazializatu bat eraso dutela salatu du Bizkaiko SOS Arrazakeriak

  • Bizkaiko SOS Arrazakeriak asteartean atera duen komunikatuan salatu du "bestelako arraza ezaugarriak" dituen gazte bati eraso egin ziotela Bilboko udaltzainek.


2020ko azaroaren 3an - 12:00
Poliziaren geldialdi arrazistak salatzeko elkarretaratze bat, Bilbo Zaharrean (Argazkia: Ecuador Etxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gertakaria urriaren 10ean gertatu zen, Bilboko Maiatzaren Biko kalean. Gerora, gazteak Bilboko SOS Arrazakeria egoitzan salatu zuen hainbat udaltzainek berekin erabili zuten indarkeria poliziala.

Gazteak salatu duenez, lanetik atera eta ohi bezela Maiatzaren Biko kalean behera zioala, udaltzaingoaren auto bat bere noranzko berean zetorrela ikusi zuen, autoa behar baino gertuago zuela igarri zuen, bere alderantz jaongo balitz moduan. Garrantzia kendu zion, norbaiti zerbait esatera gerturatuko zirela pentsatuz. Momentu batetik bestera, orpoak autoak harrapatu zizkiola igarri zuen. Mutilak, kotxeari ukitu bat eman zion, bertan zegoela jakinarazteko udaltzainei. Hauek autotik atera eta bi ukalbildaka eman zizkioten bularrean, arnasa hartu ezinik utzi zuten. Horren ostean, NAN-a erakusteko eskatu zioten. Ertzaintza bertara gerturatu bazen ere, ez zuen esku hartu. 

Halako jarrerak salatu ditu SOS Arrazakeriak. Egungo gizartean pairatzen dituzten indarkeria poliziala eta egiturazko arrazismoa kritikatu dute eta azpimarratu dute gertakari hau ez dela salbuespen bat, indarkeria poliziala jasaten dutela, gizarteak "gaizkiletzat" jotzen dituelako eta lehendik ere horrelako salaketak jaso dituztelako erakundean. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude