Txus Martinen ebakuntza egunean, gaixo dauden presoen egoera salatu du Sarek

  • Txus Martin Hernando presoari ebakuntza egin diote Txagorritxu ospitalean, gutxiegitasun aortikoa dela-eta. 2002tik espetxean, eskizofrenia paranoidea eta antsietate desorden orokorra ere baditu, baina gaixotasun larria eta sendaezina izan arren, askatasuna ukatzen diote. Espetxean larriki gaixo dauden 22 euskal presoak izan ditu gogoan Sare Herritarrak.


2018ko abenduaren 19an - 15:03

“Argi dugu giza eskubideen urraketa baten aurrean gaudela. Preso diren pertsonen bizia arriskuan jartzen duen auzi bat da eta Gobernu berriak aldaketak iragarri arren, egun oraindik ere mendekua oinarri duen espetxe politikak indarrean jarraitzen du. Berau aldatzea ezinbestekoa ez ezik, guztiz urgentziazkoa da”, dio Sarek.

Txus Martinek 55 urte ditu, 2002tik dago espetxean eta bost urte egin ditu isolamendu edo bakartze egoeran. “Muturreko egoera honek eragin zuzena du preso den pertsonaren osasunean”. Larriki gaixo egon arren, Audientzia Nazionalak baldintzapeko askatasuna ukatu zion 2012an. Orain bigarren graduan dago eta bere konfiantzazko psikologoarekin egoteko aukera ere ukatu diote.

“Egoera inhumano honen aurrean, halako muturreko egoerak ahalbidetzen dituen espetxe politika” salatu du Sarek eta datorren urtarrilaren 12an Baionako zein Bilboko “kaleak betetzera” deitu ditu herritarrak.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude