Usurbila iritsi, larunbata, goizeko 10:00ak eta txorien kantuarekin nahasiz fanfarreren baten doinuak aditzen dira urrutira. Egun argia ARGIA Egunerako; Euskal Herriko irail bakan batzuk uzten duten horietakoa.
Orain hogeita bi urte herri honetan bertan egin zen azken ARGIA Egun hura gogoan eta ia mende beteko historia bizkarrean, muinera, oinarrietara, laguntzaile, harpidedun, irakurle guztiengana gerturatu eta elkarrekin proiektua eraikitzen jarraitzeko gogoa eta beharra azaltzeko erakusleihoa sortu zen. ARGIA komunitatea izan zen protagonista irailaren 27an. Ekintzaz eta xehetasunez beteriko egitaraua aste batzuk lehenago aurkeztua, egun osoan zehar azpimarratuta jasotzen genituen zenbait baloreren isla izan zen: parekidetasuna, jasangarritasuna, euskaltzaletasuna, lurraldetasuna, partehartzea…
Ailegatu ginen,beraz, Usurbilgo dema plazara, eta egunsentiarekin batera lanean hasi zirenek ematen ziguten ongi etorria makarrak kentzeko ere astirik gabe gerturatzen ari ginenoi. Prest zen irekiera ekitaldirako eszenatokia, Olatz Korta ARGIAko langileak kantu batekin goxoki estreinatuko zuena. Axier Lopez kazetariak hartu zuen hitza segidan eta kazetaritza konprometitua, independentea eta zintzoa izan zituen ardatz. Eta berriz ere oinarriari begira, frontoian letra handiz irakur zitekeen pankarta erreferentzia, azpimarratu zuen: “Jende txiki askok, leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezake”. Eta urte luzez lanean aritu diren Usurbilgo ARGIAren lagunak ere omendu zituzten.
Herria inguratuz Usurbilgo historia eta istorioak entzuteko prest taldetxo bat, abiatu ginen Jakoba Errekondo eta Josu Tellabiderekin solasean. Herriaren sorreraz, familiez, administrazioaz aritu zitzaizkigun, kontatu zizkiguten auzoetako hainbat istorio, ikusi genituen erriberak eta azaldu ziguten ez okurritzeko ibaia deitzea handik pasatzen den errioari. Eta bueltan herrira gindoazela topatu genuen Jon Ander Galarraga eskuak konpostagailuan sartuta, zoratzen bertan sortzen den fauna eta florarekin, eta hango intsektuen onurak erakusteko irrikan.
Zizare eta soldadu euliak eskutan ibili ondoren, beraz, hazi bolak egitera Nendo Dango tailerrera. Han bai festa! Buztinetan eskuak sartuta gusturena zaharrenak (ume denboretara itzulita edo), haur eta heldu aritu ziren basoak sortzea amets. Zangozan Oinez basoa eraikitzeko proiektuaren baitan gerturatu zen lagun talde bat eta hara zuzenduta egin zituzten hazi bola batzuk; besteak, berriz, Zubietan eraikitzekoak ziren errauste plantaren inguruetan botako dituzte.
Argiazaleon topaketa
ARGIAko langile, kolaboratzaile, laguntzaile, harpidedun eta irakurle bildu ginen mahaiaren bueltan astekariaren inguruko gorabeherak hizketagai. Aurretik, baina, ARGIAko lau lagunek Asisko Urmenetaren ilustrazioak lagunduta proiektua irudikatu zuten. Suzko gezi jaurtitzaile ARGIAk euskara oinarri hartuta, Euskaldunon Egunkariaren sorrerara eraman gintuen, geziak erre ditzakeen gauzez, baloreez aritu zitzaizkigun, hezurduraz hitz egin ziguten, lana bizitzeko eta bizitza lanarekin uztartzeko moduaz, horizontaltasunaz, gardentasunaz, berdinetik berdinera gertutasunez jardun ginen. Eta gezi jaurtitzailearen arkuraino ailegatu nahi izan zuten, harpidedunetaraino, babes ekonomikoa baita ARGIA independente bat egin ahal izateko tresna; eta aritu ginen tokian tokiko aukerak baliatuz auzoetara, herrietara, irakurleetara gerturatzeko aukerez, “denon esku baitago ARGIA zabaltzea” zioen Iraitz Agirrek.
Bazkari umoretsua
Goizeko martxarekin gosetuta, indarrak hartzera gerturatu ginen berrehun bat lagun Askatasuna plazara, azken egunetan sare sozialetan horrenbeste aipatu duten bertako produktuekin osatutako bazkarira. Jasangarritasuna eta lekuko ekonomia, diote. Tripak ederki beteta eta baten bat eztarria ondo bustita, kafearekin batera murgildu gintuzten Kike Amonarriz eta Asisko Urmenetak beren ikuskizunean. Oso garbi geratu ez zena izan zen zenbat urte dituen aldizkariak eta zenbat ale dituen argitaratuta.
Eta arratsaldetik aurrera… gehiago!
Baina indarrak hartu zituena Iñigo Uribetxeberria izan zen, identitate espainiar eta frantziar txartel jaurtiketan dema plaza gurutzatu baitzuen airean bereak, 29,6 metrora jaurtita. Besteren batek publikotik “espainola!” isekaren bat edo beste ere entzun behar izan zuen, ez baitzuen metro bakarra ere pasa, eta izan zen lekutik aurrera beharrean atzera bota zuenik ere. Giro ederra sortu zen bertso saioaren aurretik plazan, beraz, eta ondoren eman zitzaien tokia Miren Amuriza, Amets Arzallus, Rosi Lazkano, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Julio Sotori. Saio polita osatuta, aurretik ARGIA Egunerako bertsolari bakoitzak prestatutako bertso bana kantatu zuten Ondarroatik iritsitako Andrabanda kale animazioak lagunduta. Eta honek eman zion sarrera ilunabarrari. Plaza bete jende ibili zen, batzuk afaltzen, besteak txosnaren bueltan, guztiak bertako produktuak dastatuz.
Goizeko ordu txikiak arte luzatu zen festa Eñaut Elorrieta, Behi bi Blues, Emon eta Esther Sound Sister-ekin, eta itzali genuen argia, baina hurrengo egunean berriz pizteko.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]
Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]
Esan daiteke euskarazko prentsa berandu samar abiatu zela. Bai behintzat, inguruko hizkuntzekin alderatuta. XVII. mendean sortu ziren frantsesezko eta gaztelaniazko lehen kazetak. Baina euskarazko lehenak bi mende beranduagokoak dira.
Wikipediako Atarian: [+]
Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]
Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]