Txertoen intxaurrak, hamalau


2022ko martxoaren 25ean - 16:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazteleraz aski ezaguna den mucho ruido y pocas nueces esamoldeak –literalki “zarata asko, intxaur gutxi”–, oso antzeko baliokidea dauka euskaraz: “Urrutiko intxaurrak hamalau; gerturatu, eta lau”. Nahiago nuke intxaur pandemia koronabirusarena baino, baina bigarrena daukagunez –eta laster amaitzeko asmorik gabe, zoritxarrez–, txertoa sortu zuten konpainiei bi atsotitzak esleitu dakizkiekeela bururatzen zait.

Gure eguneroko bizitzan inoiz ez bezala sartu den Pfizer farmazi konpainia estatubatuarrak –gaurdaino oso sonatua bereziki Sildenafilo (Viagra) eta Lorazepam (Orfidal, antsiolitikoa) kontsumitzaileen artean–, iragarri berri du helduek (+80) bere txertoaren laugarren dosia beharko dutela koronabirusa garaitzeko.

Enpresaren webeko artikulu gunean irakurri daitekeenez (www.pfizer.com/news/articles), konpainiaren Zientzi eta Osasun Arazoetarako buru den Alejandro Cané doktoreak zera esan du What is a Variant? erreportajean: “COVID-19aren kontrako txertoek aski ondo funtzionatu badute ere (...), etorkizuneko mutazioren batek birusa alda dezake, txertoa garaitzen duena”.

"Bi ziztadekin konformatu ez eta hirugarrenaren bila doaz aspaldi. Orain lau agindu dituzte, eta bihar hamalau"

Duela bi urte eskas pare bat dosirekin “% 90eko babesa” saltzen zutenek, eta kolektibo zaurgarrien %70a txertatzea “nahikoa” zela ziotenek, bi ziztadekin konformatu ez eta hirugarrenaren bila doaz aspaldi. Orain lau agindu dituzte, eta bihar hamalau. Nola sinistu %90eko etekina hitzeman, eta %50a soilik lortzen duen plana?

Bai, egia da badaudela oroimen dosiak eskatzen dituzten txertoak, tetanosarena kasu (J. Alberto, Mikrobioen mundu liluragarria). Azken horrek bost dosi aurreikusten ditu... bizitza osoan. COVIDarenak lau behar ditu orain, bi urteko epean. “Baina gripearena ere urtero jartzen zaie kolektibo zaurgarriei!”. Horixe, zaurgarriei; ez 16 urtetik gorako edonori.

Canék berak aitortu du mutazio berriek Pfizer eta BioNTech-ek sortutako Comirnaty txertoa gainditu dezaketela, eta txertoak ez duela kutsatzea erabat saihesten. Sobera jakina da hori: nik neuk, denok txertatuta geunden afari batean jan nuen birusa, bere omikron aldaeran. Zertarako beste dosi bat eskatu, mutazio berriak postrean badatoz?

Txertoen menua ere askotarikoa zen hasieran, baina azkenean Comirnaty eta Moderna etxearen Spikevax besterik ezin dezakegu hartu. Oxfordeko Unibertsitateak AstraZenecarekin prestatutakoak odolbilduak ei zekartzan, eta Johnson&Johnson-enak xanpain izena duen Guillain-Barré sindromea. Comirnaty zein Spikevaxen prospektuetan agertzen diren miokarditis edo perikarditis arriskuak ez omen dira hainbesterako –eta jakin badakigu merkatu globalean bi aukera besterik ez izatea oso ohikoa dela Eduard Bernays-en garaitik hona–.

Canérekin bat etor naiteke aspektu jakinetan txertaketak ongi funtzionatu duela dioenean, gurean behintzat ZIUko kolapsoen beherapena ikusita. Kutsadura-indizeek ordea ez diote halakorik, eta hori populazioaren %90 baino gehiago txertatuta egonda –Hego Euskal Herrian behintzat–.

Oraino, Orfidal antsiolitikoa da, nire ustez, Pfizerrek sortu duen medikamendurik eraginkorrena: 2020ko abenduan –pandemia betean–, botikari batek inoiz ez bezala saldu egin zuela esan zidan. Viagra ez zuen aipatu, agian medikamendu horrek aupatzen duen organoaren azpitik batzuk daukaguna gehiago ezin dakigukeelako puztu, azken informazioen arabera kutsadura-kurbak egiten duen bezala, berriro. Seguru aski, bosgarren dosia falta zaigu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude