Txerri haragia eta odola jaurti dituzte Gasteizko Zabalganako meskita berrira

  • 2011. urtean Zaramagan egin zuten moduan, ezezagun batzuek odola jaurti dute meskita ireki behar duten lonjan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 16an - 12:58
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zabalgana auzoan irekitzekoa den meskitaren kontra erasoak izan dira azken egunetan. Joan den astean gutun arrazistak banatu zituzten ezezagun batzuek atarietan eta aste honetan txerri haragia –argazkian– eta odola bota dituzte meskita egitekoa den lonjara; esbastika bat ere marraztu dute hormetako batean. Halako ekintza antzeko bat egin zuten 2011. urtean ezezagun batzuek Zaramagan ireki behar zuten meskitaren kontra.

Gasteizko Udaleko alderdi eta ordezkari guztiek gaitzetsi dute gertatutakoa. Gorka Urtaran alkateak "zentzugabekeria" dela nabarmentzeaz gainera, auzokideen arteko "elkarkidetza" beharrezko dela esan du.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xenofobia
2025-06-04
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

Eguneraketa berriak daude