Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Ezarritako zentsuraren ondorioz, lehenik bere agurra ikusi ahal izan zen sareetan joan den larunbatean, hilaren 22an. Bertan jakinarazten zuen Deia-k erabaki zuela bere artikulua ez argitaratzea. Artikulua EAJ asteotan bideratzen ari den barne hauteskunde prozesuarekin kritikoa zela aurreratzen zuen eta bertan alderdia birsortzea ere proposatzen zuela: “30 urtez aritu naiz kolaboratzen egunkari honetan, ezagutzen dituzte batzuetan ditudan iritzi kritikoak, baina beti izan dira leialak sorrerako ideiekin. Ez nuen horrelako erabakirik espero. Ez dut ulertzen hartutako erabakia eta penatuta esaten diet agur orrialde hauei”.
Egun batzuk beranduago La Vanguardia-k argitaratu zuen aipatu artikulua. Bertan, EAJren barne hauteskunde prozesua lantzen du Monterok, eta baliatzen du hori alderdiaren egoera ere aztertzeko. Aurreratzen du bera ez dela EAJko afiliatua, baina alderdiarekiko zaletasunetik idazten du artikulua, eta pentsatzekoa da ezagutza sakonetik ere bai, azken hamarkadetan besteak beste Sabino Arana Fundazioaren barrutik jarraitu baititu EAJren nondik norakoak.
EAJk zailtasun handiak dituela dio: “Badaki atzerabidean den alderdia dela eta horrek beldur eszenikoa sortzen du, botoemale andanaren galera du, bizitza militante urria, eta gainean duen ezker abertzaleari nola aurre egin asmatu ezinean dabil”.
Eta egoera horren aurrean alderdia lasaiegi dagoela dio, “badirudi partidari aurre egiteko pilota berarekin jokatzea besterik ez dagoela”. Hau da, jende berdintsuak zuzenduko duela alderdia. Eta egoera hori guztia bideratzera datozenak ezer gertatuko ez balitz moduan jokatzen ari direla, “hemen denak berdin jarraitzen du”. Grinarik eza ikusten du, eta “grina ez da dena, baina grinarik gabe ez dago ezer. Zein bidegurutzetan galdu zen grina?”. Gizarteak zioenari arreta jartzeko Xabier Barandiaran irakasle jeltzaleak gidatu zuen Entzunez eraiki prozesuri ere kritika zorrotza egin dio, zuzendaritzak begiak eta belarriak badituela esanda, baina ez duela ez ikusten ezta entzuten ere.
Bere ohiko fineziarekin, kritika zorrotza egiten dio orain arteko EAJko zuzendaritzari eta leporatzen dio karguen hautaketan sartu izana, lehenago eztabaida politikoa egin barik. Alderdia noraezean dabilela iradokitzen du, eta egungo zuzendaritzak hobetsi duela enbatari aurre egitea eskifaia batuta izanda. Baina beti ez dela horrela izan, azpimarratzen du: “Iraganeko garai gaitzetan, Xabier Arzalluzek branka ekaitzari aurrez aurre jarrita aurrera egitea proposatu zuen (...), baina orduan eskifaia batuta zegoen zorigaitzaren aurrean. Eta horrela atera zen garaile Ibarretxe lehendakaria”.
Alabaina, oraindik dena ez dagoela galduta dio Monterok eta alderdia birsortzeko aukerarik badagoela, eta izen berria ere iradokitzen du: Partido Nacional Vasco / Eusko Alderdi Nazionala. Artikulua osorik, La Vanguardia-n irakurri daiteke, edota El Rincón del Protestón blogean (azken honetan, Deia-ko kolaborazioaren Monteroren agur gutuna ere bai) eta euskaraz Berria-n (albiste hau idatzi ondoren argitaratua).
Txema Montero Herri Batasunako eurodiputatua izan zen 1980ko hamarkadan eta 1992an koaliziotik kanporatu zuten bere iritzi kritikoengatik. Besteak beste, eta modu publikoan, ETAren borroka armatua arbuiatu zuen, eta ezker abertzaleak zeraman norabide politikoarekiko desadostasuna agertu zuen. Ondoren, inongo alderditan afiliatu barik, politikoki jeltzaleen bueltan ibili da, batez ere Sabino Arana Fundazioan.
"Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin.
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartuko duela adierazi du Atano III.a pilotalekuan, 1.800 lagunen aurrean. Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak ere hautatu ditu.
PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
Trantsizio Energetikorako Ministerioak Donostiako Udalaren alegazioei baiezkoa eman ondoren, 1.750 etxebizitza eraiki ahal izango dituzte bertan. Udalak Urumea ibaitik hogei metrora ezarri du auzo berria eraikitzeko babes lerroa.
"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.