Gasteizen Tuvisako langileen lanuzteak erabateko jarraipena izan du

  • Astelehenean aurreikusitako mobilizazioei ekin diete Tuvisako langileek, eta zerbitzurik gabe utzi du lanuzteak ia garraio publikoa Gasteizen 5:00etatik 9:00ak arte. Gainera, tranbia zerbitzua eten behar izan du Euskotrenek sareko linea guztietan goizean gertatu den matxura baten ondorioz.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 12an - 07:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lanuzteak deitu dituzte Tuvisan astelehenerako eta erabatekoa izan da jarraipena, sindikatuen arabera. Gutxieneko zerbitzuetan soilik egin dute lan. Udalarekin akordiorik lortzen ez bada, mobilizazio gehiago ditu aurreikusita enpresa batzordeak. Kalitatezko zerbitzu segurua "berreskuratu" nahi dute, azken aldian eman diren aldaketen ondoren: lanpostuak kentzea, zerbitzuaren prekarizazioa eta baliabideen pribatizazioa, flotaren egoera txarra, langileenganako "tratu iraingarri etengabea" eta, oro har, lan baldintzen okertzea salatu dituzte sindikatuek. Manifestazioak egingo dituzte abenduaren 13 eta 15ean; lanuzte partziala 18an; eta egun osoko bi greba egun deitu dituzte 19 eta 21ean.

Asteleheneko lanuzteak zerbitzurik gabe utzi du ia garraio publikoa Gasteizen 5:00etatik 9:00ak arte. Gainera, tranbia zerbitzua eten behar izan du Euskotrenek sareko linea guztietan goizean gertatu den matxura baten ondorioz. Arriaga-Lakua auzoko Landaberde eta Wellington Dukearen kaleen bidegurutzean izan da matxura, tranbiak katenariaren kable bat harrapatu eta bota du, eta hiri osoko tranbia sarean matxura elektriko larria eragin du.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.