Tuterako Hizkuntza Eskolan euskara ikasketak murriztu dituztela salatu dute

  • Euskararen Defentsarako Sarea sortu dute eta ekintzen bidez salatu nahi dituzte euskararen aurkako neurriak.

Argazkia: Dani Blanco

2022ko ekainaren 13an - 12:18
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekainaren 17an, ostiralez, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aurrean elkarretaratzea deitu du Sareak, arratsaldeko 19:00etan. Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hezkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak gaitzestea dute helburu.

Euskara ikasketek sei maila dituzte, baina maila bakoitzean ikasle gutxi dagoela argudiatuta, hiru talde besterik ez dituzte onartu nahi. Ondorioz, euskara ikasteko prozesu osoa ezin da aurrera eraman Tuterako Hizkuntza Eskolan.

Protesta ekintzarekin batera taldea aurkezteko agerraldia egingo dute eta euskaltzale guztiak deitu dituzte ekintzan parte hartzera eta taldearekin bat egitera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 8
Tranbian

2025eko abenduaren 4
Zenbat Garak 30 urte
Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Eguneraketa berriak daude