Tutera, Gasteiz eta Bilboko hondakin uretan aztertuko dute COVID-19aren bilakaera

  • Hondakin uretan eta bainurako guneetan behaketa egingo du Espainiako Gobernuak, COVID-19a non dabilen detektatzeko. Horretarako, hainbat estazio jarriko ditu, bertako laginak hartzeko. Hego Euskal Herriko kasuan, hondakin urak aztertzeko estazioak Tuteran, Gasteizen eta Bilbon ezarriko dituzte. Uribarri Ganboako bainu gunea ere aztertuko dute, bertan beste estazio bat paratuta.


2020ko uztailaren 16an - 08:59
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako sailak behaketa mikrobiologikoa abiatuko du hondakin uretan eta bainurako guneetan. Bainu guneen kasuan, Uribarri Ganboakoa da jarraipena egingo zaion puntuetako bat, eta hiru hilabetean zehar hartuko dira laginak, hilero bi.

Espainiako Gobernuak abiatu duen behaketa honez gain, autonomia erkidego bakoitza bere analisiak egiten ari dela dio Trantsizio Ekologikorako sailak. Bakoitzak bere metodoa darabilela, eta haien artean erkaketak egiteko moduak landuko dituztela.


Covid-19 shockean adi kanalean gehiago
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.