Turistendako pisu ilegalen kontrako kontrol neurriak onartu ditu Iruñeko udalak

  • Gaur egun 285 turistendako apartamentu ditu erregistratuta eta kontrolatuta Iruñeko udalak, baina gehiago daudela badakite. Errolda publikoa egin dute, hiritar guztiek jakin dezaten etxe ondoko alokairuzko pisua legala edo ilegala den. Iruñeko udalak laguntza eskatzen die bizilagunei, pisu ilegalak lokalizatzeko. Iragarkiak ere kontrolatuko dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 28an - 11:55
Argazkia:@fm983irratia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orain arte 52 pisu turistiko ilegal topatu ditu udalak bainan errealitatea eta eskaintza egunero aldatzen da. Horregatik, hiritarren laguntza eskatu du udalak. "Ondoko etxea alokatuta dagoen edo mugimendu asko daukan hobekien dakiena bizilaguna da" azaldu dute udaletik, "erroldan kontsultatu dezakete legala edo ilegala den". 

Pamplona.es web gunean errolda publikoa da. 285 pisu daude erregistratuta, horietatik %77a alde zaharra eta Iturrama auzoetan daude. Are gehiago, Iruñean diren pisu turistikoen erdiak baino gehiago parte zaharreko 8 kaleetan daude banatuta, Gaztelu Plaza, Estafeta, San Nicolas eta San Gregorio, Mercaderes eta kale Berrian hain zuzen ere.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude