Turismoaren erdigunean euskara eta azpeitiarrak jarri ditu Azpeitiko Udalak

  • Webgunea sortu du Euskal Herriko eta kanpoko bisitarientzat. Turismo masifikatutik aldendu eta turismo bizia proposatu dute.


2017ko maiatzaren 12an - 13:21
Azpeitiko altxorrik handiena azpeitiarrak direla uste du Udalak. Argazkia: Dani Blanco.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jendeak jendea erakartzea nahiko lukete. Azpeitiak eskaini dezakeen onena azpeitiarrak direla diote. Euskaraz bizi den, eta hizkuntza horren inguruko kultura erdigunean duen herritarra oinarrian jarri dute. Biztanle kopuru horretako (15.000 inguru) Euskal Herriko herririk euskaldunena da.

Herri bizia dela azpimarratu dute, ospatzen dakiena, lana egiten dakiena. Horregatik, turismo bizia terminoa erabiltzea gustuko dute.

Jendea herrira erakartzeko webgunean “Zatoz onera, zatoz Azpeitira” bideoa ikus daiteke. Azpeitiarren testigantzak biltzen dira lan horretan. “Azpeitia gogoangarri” atalean herriko toki, pertsona eta gertakari historikoei buruzko edukiak daude. Horrez gain, ibilbideak, jateko eta lo egiteko ostatuak, fototeka eta oinarrizko zerbitzuak begiratu daitezke.

Azpeitia esperientzia pilotua izatea nahiko lukete. Eredua UEMA osatzen duten herrietara molda liteke eta ondoren Euskal Herriko gainerako herrietara zabaldu.


Turismoa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.