"Turismoak eguneroko prekarietatea jasateko balio duten sareak suntsitzen ditu"


2019ko abuztuaren 26an - 12:18
Bartzelonako kale bat jendez lepo.

Bartzelonan (Katalunia) “segurtasun falta” edo “segurtasun krisia” udako gaia izaten ari da. Joan den urtean “turismofobia” izan zena, aurtengo udan bisitari eta herritarren segurtasuna kolokan dagoela esatea modan jarri da. Honen inguruan galdetzean, José Mansillasek argi du udalek ez dutela arazoa errotik konpontzeko erabakirik hartzen: “Politikan kontratuak lau urtekoak dira, eta arazoa errotik konpondu ordez, momentuko segurtasun-ezaren sentsazioa lasaitzeko konponbide azkarrak bilatzen dira”, dio Mansillak.

“Narkopisuen kontuak argi uzten du ez garela arazoa errotik konpontzen ari: poliziaren presentziak Raval bezalako auzo batean droga trafikoa oztopatu du, baina arazoa periferiara eraman du, Sant Martí barrutira. Arazo estrukturalak bertan jarraitzen du, baina lekuz mugitu dugu”, esan du José Mansillak.

Herrien, probintzien eta estatuen mugak gainditzen dituzten enpresak daude egun zerbitzu askoren atzean, Airbnb tarteko. Aplikazio honek etxe turistikoak alokatzeko balio du, eta Europako herri eta hiri askotan arazoak sortzen ari da. Fenomeno hau kontrolatzeko, baina, lekuko politikak mugak dituela argi du Mansillak: “Fenomeno hauek sortzen diren maila berean kontrolatu behar dira, eta hiri mailako mugak jartzeak arazoa sakabanatzen du”, dio Mansillak.

Turismoak hiria antropologikoki aldatzen du, baita herritarren arteko harremanak ere. Identitate galera, bizilagunen saretzearen galera, egonkortasuna mantentzeko zailtasuna… dira beste gauza batzuen artean turismoak ekartzen dituen arazoak. Pisu turistiko gehiago egoteak bizilagunen arteko erlazioaren galera dakar, eta langileriaren bizitza prekarioa dela eta sortutako frustrazio eta etsipenak jasateko balio zuen elkartasun-sarea galtzen doa.

Aurten hedabideak kale saltzaileekin dauden arazoetan zentratu dira, eta José Mansillak uste du honek pentsamendu arrazistak gehitu ditzakeela: “Gizartearen sektore batzuk estigmatizatzen jarraituz gero, eraso arrazistek gora egin dezakete. Jende hau ezberdina dela zabaltzen dugu, gure hiriaren errealitatea aldatzen dutela”, gehitu du Mansillak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude