Mila lagunetik gora mobilizatu dira turistifikazioaren eraginen aurka

  • Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.


2024ko urriaren 28an - 12:00
Bizilagunekin plataformak deitutako manifestazioan, Narrika kalea zeharkatzen.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bizilagunekin plataformak deituta, mila lagunetik gora irten dira Alderdi Ederreko lorategietatik, hiri bizigarriago bat aldarrikatzeko. “Etxebizitza ez da negozioa’, eta ‘Donostia ez dago salgai’ oihuen artean, manifestazioa egin dute Parte Zaharreko, Erdialdeko eta Amarako kaleetan barrena, “sakoneko konponbideak” eskatu eta turistifikazioak bizilagunak “itotzen” dituela salatzeko.

“Arriskuan gaude” lemapean, adin tarte askotariko bizilagunak bildu ditu mobilizazioak. Era berean, ezkerreko alderdien hainbat ordezkariren eta Donostiako berrogeita hamar elkarte, kolektibo eta erakunde baino gehiagoren babesa jaso du protestak. Besteak beste, Kaleratzeak Stop, Uliako Bizilagunen Elkartea, Martutene Bizirik, Eguzki, Ekologistak Martxan eta ELA, LAB, ESK, CCOO, CNT eta Steilas sindikatuak batu dira protestara. Bizilagunekin plataformaren deialdiak, agerian utzi du, beste behin, turismo masiboa Donostiarren kezka iturri nagusia dela egun.

Mobilizazio jendetsuak hiriko kale eta hiribide turistikoenak zeharkatu ditu, donostiarren nahiak eta beharrak ere entzunak izan daitezen: “Esango digute ‘kalitatezko turismoa’ dela masifikazioa saihesteko formula, baina guk kalitatezko baldintzak aldarrikatzen ditugu”, seinalatu dute manifestazioaren amaieran. Amara plazan egin duten ekitaldian, gogora ekarri dute luxuzko turismoa sustatzen ari den bitartean, Donostiak etxebizitza larrialdiarekin, lan baldintza prekarioekin eta komunitate sareen ahultzearekin jarraitzen duela.

“Itxurakeriaren estrategia”

Egungo egoeraren aurrean, baina, Donostiako Udala ez dago egoerari mugarik jartzeko beharrezko neurriak hartzen. Bizilagunen plataformatik adierazi dutenez, neurriak jarri baino, udalak “itxurakeria estrategia” bat bideratu du azken urteotan: “Ez du egoera aldatu nahi, herritarren pertzepzioa baizik. Bisita gidatuen tamaina tasa turistiko edo antzeko huskeriak ez dira nahikoa”.

Horiek horrela, Bildutako bizilagunak sakoneko konponbideak aldarrikatu dituzte. Horretarako, desazkunde turistikoaren aldeko neurriak hartzea “ezinbestekotzat” dute, plataformaren arabera: “Pisu turistikoak murriztu behar dira, eremu ekonomikoa berrorekatu behar da, negozio turistikoen mesedetan egindako politika guztiak eten behar dira, kultura turistak erakartzeko amu gisa ikusteari utzi behar da…”, azaldu dute Amaran nabarmendutako neurri sortan.

KAS plataformari elkartasuna

Era berean, Kaleko Afari Solidarioei elkartasuna adierazi nahi izan diete. Adierazi dutenez, plataformak jaso duen azken debekua “hiri eredu elitista eta baztertzailearen adibide gordina” da. Horiek horrela, zabaldutako oharrean,  KASekin eta bestelako elkartasun ekimenetan parte hartzeko gonbita luzatu diete donostiarrei: “Ez dago Donostia ederrik edo nazioartean harrotasuna sortuko duen hiririk, gure artean bazterkeria, gosea eta miseria daukagun bitartean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela Bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


Pisu turistikoentzako baimenak urtebetez eten ditu Bilbok

Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.


Donostiako turistifikazioa agerian uzteko bost datu

Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]


2024-10-22 | Leire Ibar
Milaka pertsona mobilizatu dira Kanarietako turismo masiboa salatzeko

Uharteetako 25.000 biztanle inguru mobilizatu ziren urriaren 20an turismoaren “gehiegikeriaren”, masifikazioaren eta etxebizitzaren merkatuaren aurka protesta egiteko. Turismoak euren hiri eta herrietatik kanporatzen dituztela salatu dute bertako biztanleek.


Eguneraketa berriak daude