Turismoa erakartzeko bideoetan euskara atzean utzi du Jaurlaritzak

  • Euskararen presentzia azpitituluetara mugatu du Jaurlaritzak turismoa erakartzeko kanpainako bideoetan. Erabili dituen traolak ere gaztelania hutsean daude. Berria egunkariak horri buruz galdetzean, bideoetako bati gaztelaniazko ahotsa kendu dio.


2020ko maiatzaren 08an - 07:12

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan turismoa erakartzeko kanpainari ekin dio Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Euskadi zain duzu, egongo gara berriz, lelopean. Kanpainarekin, bertako eskaintza balioan jarri eta  "itxaropena hauspotu nahi dio sektoreari normaltasunera itzultzeko fasean".

Euskarak halako egoeratan izaten duen trataera ez dirudi normaltasunera itzuliko denik ordea. Ikus-entzunezkoetan oinarrituko du Turismo sailak komunikazioa eta,  Soni Pérez Turismo kontseilariaren esanetan " barnerako zein estaturako" turismoa indartu nahi duten arren, horretarako egin dituen hiru bideoetan gaztelania lehenetsi du eta euskara azpitituluetan soilik ageri da.

Berria-k Turismo sailari galdetu dio ea euskarazko bideorik ba ote dagoen, "ondoren, aldatu egin dute Jaurlaritzaren webgunean jarritako bideoa: euskarazko azpidatziak zituen bideoari kendu egin diote erdarazko ahotsa, eta musika bakarrik utzi diote", azaldu du.

EAEko euskal lurraldeak sustatzeko, sareetan erabiliko dituen traolak ere gaztelania hutsean daude Turismo sailaren webguneko oharrean: #EuskadiTurismo eta #volveremosavernos. Ondoren zabaldu dituen mezuetan, berriz, euskarazko traolak ere ageri dira, baina bideoak jarraitzen du euskarazko ahotsik gabe:

Euskarak turismo kanpainetan jasaten duten diskriminazioa lehenago ere auzitan jarri izan da. UEMAk inkesta bat egin zuen 2017an bisitarien artean eta erantzuna argia zen: turistek "euskararekin topo egiteko" ere bidaiatzen dute gurera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude